Berriak I.Adierazpen Lehiaketa antolatu du Gazteria sailak, martxoak 8aren bueltan

I.Adierazpen Lehiaketa antolatu du Gazteria sailak, martxoak 8aren bueltan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaleko Gazteria sailak I. Adierazpen Lehiaketa antolatu du matxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. Parte hartzeko adierazpen bat egin behar da, ondorengo oinarrietan agertzen diren formatuak errespetatuz:

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lanak argazki, marrazki, bideo, bertso edo olerki formatuan egin beharko dira eta landuko den gaia “Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna” izango da.
  • 12-18 urte bitarteko azkoitiar guztiek har dezakete parte.
  • Lanak entregatzeko epea otsailak 24 izango da.
  • Lehiakide bakoitzeko ezingo dira hiru lan baino gehiago aurkeztu
  • Aurkeztutako lan guztiak, modu batera edo bestera, argitaratzeko aukera izango dute betiere egilearen aipamen edo sinadurarekin.
  • Epaimahaiak lanek zabaltzen duten mezua baloratuko du nagusiki, orijinaltasuna eta kalitatea ere baloratuak izango diren arren.
  • Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklaratu ahal izango da.
  • Martxoak 8an jakinaraziko da irabazlea eta  “Multimedia Tableta” bat jasoko du sari gisa.
  •  Aurkeztutako lan guztiak martxoak 6 -10 bitartean ikusgai egongo dira Elkargunean.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen guztien onarpena dakar berekin.
  • Lanak Artxamendi topalekuan, Gazte Informazio Zerbitzuan (GIZ) edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan entregatu daitezke, bakoitzaren formatuaren arabera. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut