Berriak Azkoitia Lagunkoiaren bilera egingo da otsailaren 22an

Azkoitia Lagunkoiaren bilera egingo da otsailaren 22an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8840

Azkoitia Lagunkoia taldeak bilera egingo du datorren asteazkenean, otsailaren 22an. Aurrekoetan bezala, Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan eta parte hartu nahi duten herritar guztientzat irekita dago ekimena.

Egitasmoaren helburua da pertsona nagusientzat herri lagunkoiago bat eratzea eta hori lortzeko udalak hartu beharko lituzkeen neurriak definitzea. Zortzi eremu ezberdin aztertzen dira. Horretarako, taldea hilean behin biltzen da esku artean dituzten gaiak jorratzeko. Eta horretaz gain, adinekoen egoeraren diagnostiko zehatza egin ahal izateko herrian galdeketa egingo da. Galdeketa horren diseinua landuko dute, hain zuzen, hurrengo bileran.

Matia Fundazioko Erlantz Allur ikertzaileak zuzentzen ditu bilerak. Orain arteko erronka nagusia taldea osatzea zen eta badirudi lortu dela. “Urtarrilean egindako azkenengo bileran talde kontsolidatu bat ikusi nuen. Orain arte, aldiro elkar aurkezten aritzen ginen beti aurpegi berriak zeudelako. Eta orain badirudi taldea badagoela eta beraz, hemendik aurrera hasiko gara emaitzak ikusten”.

Hilean behin biltzen da taldea Elkargunean lan dinamikari eusteko. Bilerak asteazkenetan seiretan izan ohi dira baina bilera bakoitzean erabakitzen dute data.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut