Berriak Inaziotar Bidea ezagutzera emateko eta indartzeko ahaleginetan ari dira erakundeak

Inaziotar Bidea ezagutzera emateko eta indartzeko ahaleginetan ari dira erakundeak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9327ret

Loiola eta Manresa uztartzen dituen Inaziotar Bidea ezagunagoa eta erabiliagoa egiteko ahaleginetan ari dira erakundeak. Bertako zein kanpokoak erakartzeko xedez, besteak beste, etapa bakoitzaren hasieran eta amaieran panelak ipini dira, bidea ondo seinaleztatu eta ibilbidearen inguruko xehetasunak jasotzen dituen liburuxkak ere argitaratu dira hizkuntza ezberdinetan. Oraindik gorpuzten ari den proiektuari beste bultzada bat emateko, agerraldia egin dute gaur Loiolan arduradunek. Ana Azkoitia alkateordea izan da bertan, hurrenez hurren Azpeitiko eta Zumarragako alkate diren Eneko Etxeberria eta Mikel Serranorekin batera. Bidelagun izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendari Maite Cruzado eta Eusko Jaurlaritzako Basquetour agentziaren zuzendari Harkaitz Millan.Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoienako garapen agentzietako turismo teknikariak ere agerraldian parte hartu dute.

Ana Azkoitiak adierazi du Inaziotar Bidea zaindu eta babestu beharreko altxorra dela. “Bisitariak hiriburuetatik atera eta herri txikietara ekartzea erronka den moduan, turistak Loiolako santutegitik herriguneetara eramatea ere halaxe da, herriotan dugun eskaintza kulturala eta gastronomikoa ezagutu dezaten”.

Foru Aldundiko ordezkariak esan duenez, Inaziotar Bidea oinarrizko proiektua da eta ezagutarazteko saiakera merkatu ezberdinetan egitekotan dira, besteak beste, Kanadako,  Estatu Batuetako, Frantziako, Belgikako eta Erresuma Batuko merkatuetan.

Bere aldetik, Harkaitz Millanek gogorarazi du Garapenerako Turismo Jasangarriaren Naziorteko urtea dela aurtengoa eta Inaziotar Bideak bat egiten duela jasangarritasun helburuekin, bidea egitera etortzen den jendea bertakoa zaintzen duena delako.

Denek erakunde ezberdinen arteko sinergiak batzearen garrantzia azpimarratu dute. 

IMG 9280

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut