Berriak Klima aldaketa aztergai Eskolako Agenda 21en

Klima aldaketa aztergai Eskolako Agenda 21en

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1604

Azkoitiko Udalak herriko ikastetxeekin batera martxan duen Eskolako Agenda 21 programak, aurten, hamalaugarrena beteko du. 2016-2017 ikasturtean gai berri bati heldu diote, Klima Aldaketa.

Egunero burutzen ditugun eginkizun gehienek gure ingurunean eragina dute. Mugitzen garenean ibilgailuak erabiltzean, argia piztean, aparatu elektriko bat entxufatzerakoan, ur beroa martxan jartzerakoan, hondakinak sortzean… pentsatu gabe egiten ditugun horiek guztiak arrastoa uzten dute planetan. Eta gure planeta gaixotzen ari da! Zenbaitek diote eguraldia erotuta dabilela, tenperatura aldaketa bortitzak, eurite jasa izugarriak, lehorteak… mutur batetik bestera goaz, denbora laburrean.

Azkoitiko Floreaga ikastetxean eta Xabier Munibe DBHko Ikastolan, gaia aztertzeaz gain, Klima Aldaketan dugun eragina murrizteko kontuan izan beharreko praktika onak ezagutzen ari dira.

Eskolako Agenda 21ak, hiru ardatz nagusi lantzen ditu: curriculuma, ikastetxearen kudeaketa eta parte-hartzea herrian. Egiten ari diren diagnostikoan,  lehenik, ikastetxea aztertzen hasi dira. Eta hainbat ekintzen artean, galdetegiak betetzen ari dira: lantzen al da klima aldaketaren gaia eskolako ikasgai ezberdinetan? Planteatzen da gure ikasgaietan klima aldaketak duen garrantzia? Ezagutzen al dugu herrian egiten dena? Ba al dago planik gure eragina murrizteko? Zer egin dezakegu gure aldetik, klima aldaketa gutxitzeko?

Ikastetxeetan konturatu dira horrelako gaiak batez ere gizarte eta zientziako arloetan lantzen direla. Baina gehienetan modu teorikoan geratzen dira, sakondu gabe eta arazoa aipatu gabe. Beraz, badago zer hobetu!

Eskolako diagnostikoa amaitu ondoren, herrikoa egingo dute, hainbat alderdi aztertuz: etxeko energia kontsumoen ohiturak ezagutu, autoen erabilera, kalean eguraldia aldatzen ari ote den sentsazioa galdetegi baten bidez neurtu, herrian erosketan egiteak baduela kliman eragina, Udalak klima aldaketaren kontra neurririk hartzen ote duen…

Diagnostiko guztiak amaitzean, eskolako ekintza plana diseinatu eta ikasturte amaieran burutzen den Udalbatza prestatzen hasiko dira. Orduan ezagutuko ditugu ateratako ondorio guztiak.

Ikasleen arteko Foroa 2015 16

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut