Berriak Udal ordezkariak Txertatu Merkatuan programako partaideekin bildu dira

Udal ordezkariak Txertatu Merkatuan programako partaideekin bildu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9015

Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariak Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen den Txertatu Merkatuan programan parte hartzen ari diren 16 gazteekin bildu dira gaur. Josetxo Mendizabalek, Agustin Lizarraldek eta Javier Zubizarretak proiektuaz eta bizitzen ari diren esperientziaz egiten duten balorazioa ezagutu nahi zuten. Guztiek oso modu positiboan baloratu dute proiektua. Izan ere, formakuntza jasotzeaz gain, askorentzat integrazio modu bat ere bada.

Guztira, azken txanpan dagoen lehenengo edizio honetan Azkoitian bizi diren bederatzi lagun ari dira parte hartzen. Beste sei, Azpeitian bizi dira eta bat, Aizarnazabalen.

Txertau Merkatuan kualifikazio gutxiko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Helburu nagusia euren laneratze prozesuan laguntzea da. Jada lehenengo bi faseak, “Egokitu” eta “Trebatu” izenekoak gainditu dituzte eta orain praktikak egitea geratzen zaie.

Lehenengo faseak dituzten lan konpetentziak identifikatzeko eta balioan jartzeko balio du. Bigarren fasean, bi taldetan banatuta, ikastaro ezberdinak egin dituzte. Talde batek administrari laguntzailearen ingurukoa eta besteak, garbiketa lanei buruzkoa. Batazbeste bakoitzak 50 bat orduko formakuntza jaso du bigarren fasean.

Bigarren edizioa martxo amaieran edo apiril hasieran abiatuko da. 

IMG 8982

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut