Berriak Xabier Munibe ikastolako ikasleek koplak abestu dizkie alkateari eta honek koplekin erantzun die

Xabier Munibe ikastolako ikasleek koplak abestu dizkie alkateari eta honek koplekin erantzun die

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

Xabier Munibe ikastolako DBH 2 eta 3ko ikasleak Udaletxean izan dira. Makilak eskuetan, jada usadio bihurtu da Santa Ageda egunaren bueltan alkateari koplak abestea eta horrela egin dute gaurkoan. Javier Zubizarretak berdin erantzun die: koplak abestuz.

 Xabier Munibe Ikastolako ikasleak koplak abesten:

 

Xabier Munibe Ikastolako ikasleak: 

 

-1-

Udaletxera etorri gara

Santa Ageda ospatzera

gure makilak eskuan hartu
atera gara kalera.

-2-
Ipin ezazue gaztetxe eder bat
plaza inguruan mesedez 
Gazte guztiok hara joateko
musika entzutera pozez.

-3-
Plazan dagoen gure iturria
gauean dago itxita
gure nahia da gauean ere
egotea irekita.

-4-
Urbanoaren aurrerapena
izanda oso bikaina
guztiontzat da oso erosoa
eskerrik asko jakina.
-5-
Kaixo alkate hemen gara gu
Azkoitiko Udaletxean
faborez eman diru apur bat
Santa Eskeko egunean.
-6-
Artxamendi handitzea nahi degu
leku gutxi dagolako
eta zuk hori egingo al duzu
guk eskatzen dugulako.
-7-
Andramaiztako azken egunin
izaten dala bazkaxe
hamasei urte ez daukeu baino
joan nahi degu haraxe.
-8-
Igande eta jai egunetan
Elkargunea itxita
non bildu behar degu neguan
ez badago irekita?
-10-
Ene alkate guapo ta jator
zer ondo gauden zurekin
ea horrela jarraitzen degun
denok pozik elkarrekin.
-11-
Lokalak daude herri guztitan
baina Azkoitin ez daude
lokal gehiago nahi ditugu
zeren guztiok zain gaude.
-12-
Eta honekin agurtzen gara
eskerrak laguntzagatik
kale bazterrak alaituz goaz
Santa Agedarengatik.



 

Alkateak:

 

-1-

Egun on denoi, ongi etorri
denon etxe honetara;
zuen eske ta kexak konpontzen
ahaleginduko gara.

-2-

Zapi ta makil, soinu pandero
dituzue ba ekarri
Santa Ageda bezpera izenez
denak gaude gaur kantari.
-3-

Gazte koadrila azkoitiarra
gogoratu zazuela,
herri hontako etorkizuna
zuek denok zaretela.
-4-
Gogor saiatuz, goiari eutsiz
eta bizitzaz gozatuz;
beteko dira zuen ametsak
landuz dena errespetuz.
-5-
Irakasle eta ikaslekok
utzi gaituzue pozez;
eskerrik asko bene-benetan
zuei guztioi bihotzez.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut