Berriak Aurrerapen nabarmena eman den arren, Udal Gobernuak uste du edukiontzi horiaren erabilera hobetu beharra dagoela

Aurrerapen nabarmena eman den arren, Udal Gobernuak uste du edukiontzi horiaren erabilera hobetu beharra dagoela

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8964

Udal Gobernuak herritarren erantzunkizuna eskatzen jarraitzen du edukiontzi horia behar den bezala erabiltzeko. Horia ontzi arinak, plastikozko botilak edo bilgarriak, latak edota brickak botatzeko da. Aurrerapauso nabarmena eman den arren, udal arduradunek uste dute hondakinak bereizterakoan ahalegin handiagoa egin daitekeela eta egin beharrekoa dela.

Gainontzeko edukiontziekin ez dago arazorik. Orokorrean, modu egokian botatzen dira hondakinak. Edukiontzi horira botatzen den material desegokiaren kantitateak, ordea, aurreikusitakoa baino handiagoa izaten jarraitzen du.

“Aurki sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko dugu hondakinak ondo bereiztearen garrantziaz jabetzeko. Seguru nago jende askok behar ez diren hondakinak botatzen dituela ontzi horira jakin gabe gaizki egiten ari dela. Ondo goaz eta herritarrak bide beretik jarraitzera animatzen ditugu. Baina, ontzi horiaren kasuan, geure partetik gehiago jarri beharrean gaude”, dio Javier Zubizarreta alkateak.

Hondakinen sailkapena ingurumenaren mesedetako izateaz gain, Udalarentzat aurrezte bat da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut