Berriak Iraurgi Berritzenek turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza zikloa antolatu du

Iraurgi Berritzenek turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza zikloa antolatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzenIraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren Turismo sailak, alorreko enpresei zuzenduriko marketing digitalaren arloko formakuntza jardunaldiak antolatu ditu.

Eskualdeko Turismo alorreko enpresak Interneten duten ikusgarritasuna eta posizionamentua aztertu eta  hobetzeko hiru saio dira antolatu direnak.

Gaur egun sareak eskuragarri jartzen dituen tresna eta aplikazio esanguratsuenak erakutsi, aztertu  eta erabiltzen erakutsiko da.

 

  • -Tripadvisor, Otsailak 14: Turismo alorrean sarean hedatuenetakoa dagoen webgunea, kontsumitzaileen erabakietan eragiteko gaitasun handiena duena. Trensa honi ahalik eta etekin handiena nola atara erautsiko da.
  • -Google My Business, Otsailak 21: Edonezin negozioren ikusgarritasuna sarean hobetzeko balio duen tresna azalduko da. Zergatik eduki behar du nire negozioak Google My Business profil bat?
  • -Trivago, Martxoak 2: Bereziki alojamenduei zuzenduta oso ezagun ez den trensa honen funtzionamendua erakutsiko da. Nola hobetu gure negozioaren ikusgarritasuna tresna honen bitartez.

Nori zuzendua: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako Turismo sektoreko enpresak (Hotelak, Landetxeak, Nekazal Turismoak, aterpetxeak Jatetxeak, tabernak, bidai agentziak, gida turistikoak e.a.).

Non: Intsausti Jauregia, Azkoitia (1.go solairua).

Datak eta Oordutegia: Otsailak 14, 21 eta martxoak 2,  9:00 – 12:00.

Prezioa: 10,00€ saioko (Saio bakoitzaren haseran ordainduko da).

Parte hartzaile kopurua: Gehienez 10 parte hartzaile saioko. Izen emate ordena errespetatuko da.

Ohar garrantzitsuak:

  • Izena emateko epea: 2017ko Otsailak 10, ostirala.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut