Berriak Madariagan aurkitutako Gerra Zibileko biktima baten gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan hilobiratu dira

Madariagan aurkitutako Gerra Zibileko biktima baten gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan hilobiratu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8273

Javier Zubizarreta alkateak eta Miguel Angel Bastida zinegotziak Duintasunaren Kolunbarioaren inaugurazio ekitaldian hartu dutte parte gaur. Bertan Gerra Zibilean desagertutako eta Aranzadi Zientzia Elkarteak azken urteotan lurpetik atera dituen 27 pertsonen gorpuzkiak hilobiratu dituzte, besteak beste, Madariaga auzoan aurkitutakoak. 

Urkullu Lehendakariak inauguratu du Kolunbarioa senitartekoekin, historia eta memoria elkarteetako kideekin eta ordezkari politikoekin batera. Desagertutako 27 pertsonetatik 25, identifikatu gabekoak dira. Elkarteek eta gorpuzkiak aurkitutako herrietako udal ordezkariek hilobiratu dituzte gorpuak. Guztira 12 udalerritan aurkitu dituzte, besteak beste, Azkoitia, Andoain, Elgeta, Elgoibar, Mutriku edota Zaldibia.

Javier Zubizarretak eta Miguel Angel Bastidak 2007ko abenduan Aranzadik lurpetik ateratako pertsona baten gorpuzkiak hilobiratu dituzte. Ikerketen arabera, 1936ko irailean Madariaga auzoan tiroz hil zuten 25 urte inguruko gazte batenak dira. Eraila izan eta handik 71 urtera atera zituzten gorpuzkiak. Gaurtik Kolunbarioan daude, Elgoibarko Olaso hilerriaren inguruan.

Urkullu lehendakariak bere hitzaldian adierazi duenez, 27 pertsona horien memoria ohoratuta, Gerra Zibilean askatasuna eta demokrazia babesten desagertu ziren pertsona guztiak ditugu gogoan. “Amaitu da iluntasunaren eta isiltasunaren garaia”, esan du.

Urkulluk esan du gerran desagertu ziren pertsonak “injustizia kriminal baten biktima izan zirela, eta haien familiek sufrimendu bidegabea” jasan dutela. Espazio hori ahanzturatik memoriarako urratsaren edo iluntasunetik argitarakourratsaren ikurra dela erantsi du lehendakariak.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak ireki du ekitaldia eta Aranzadiko lehendakariak, Paco Etxeberriak hartu du hitza ondoren. Hautetsontzietan “ez daude hezurrak. Pertsonak daude, beren sentimentu eta familiekin”. “Hildakoei ez zaie axola non dauden baina bizirik daudenei bai”.

Kolunbarioa desagertutakoen memoria gordetzeko eta duintasuna berreskuratzeko tokia da.

Ekitaldia lore eskaintza batekin amaitu da.

IMG 8265

IMG 8257

IMG 8271

IMG 8275

IMG 8258

IMG 8260

IMG 8292

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut