Berriak Udalak Alai Batza omendu du 30 urteotako ibilbidearengatik

Udalak Alai Batza omendu du 30 urteotako ibilbidearengatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8906

Azkoitiko Udalak Alai Batza omendu du bere 30. urteurrenean, urte guzti hauetan taldeari bizirik eutsi dioten guztiak zorionduz eta eskerrak emanez herriari eta herritarrei egiten dien ekarpenagatik.

Atzo urteurrena ospatzeko sekulako festa antolatu zuen Alai Batzak plazan. Puzgarri eta txokolatada artean, ume, gazte eta helduak ederki gozatu zuten. Amaieran puxikak bota zituzten zerura. Justu aurretik, Javier Zubizarreta alkateak eta Sonia Vázquez Kultura zinegotziak oroigarri bat entregatu zien taldeko ordezkari Koldo Calvori.

Alkateak lagunak eta  lagunartea goraipatu zituen, horixe baita Alai Batzak ahalbidetzen duena. Elkarbizitza eta baloreak uztartzen dituzte  Alai Batzan.

“Egunen batean zuek egongo zarete ni gaur nagoen tokian eta zuek zenbat eta hobeak izan, are eta hobea izango da gizartea”, esan zien gaztetxoei. “Ea botako dituzuen globo horien barruan ondo gordetzen den zuen  arteko  laguntasuna”.

Gaur egun, umeek ordenagailuak, tabletak, play stationak… dituzte eta hala ere, Alai Batzari esker, euren denbora lagunekin konpartitzeko aukera dute. Horixe da Alai Batzaren arrakasta.

Gaur egun 350 bazkidek eta 50 begiralek osatzen dute Alai Batza. Zorionak!

IMG 8899

IMG 8891

IMG 8885

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut