Berriak Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izango da asteazkenean

Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izango da asteazkenean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bizenta Datorren asteazkenean, otsailaren 1ean, egingo da XXXV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa. Ekitaldia Udaletxeko udalbatza aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete sari banaketa ekitaldian parte hartzeko.

Asteazkenean ezagutaraziko da epaimahaiaren erabakia eta ondorioz, zeintzuk diren aurtengo lan sarituak eta egileak.

Halaber, 1999tik 2006ra bitartean sarituak izan diren ipuinak biltzen dituen liburua labetik atera berria da eta liburuaren aurkezpena ere egingo da. Gainera, alea doan banatuko zaie bertaratzen diren guztiei. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut