Berriak Azkoitia Lagunkoia proiektua, bide onetik

Azkoitia Lagunkoia proiektua, bide onetik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8840

Udalaren ekimenez eta herriko eragile eta norbanakoen ekarpen eta parte hartzeari esker, Azkoitia Lagunkoia proiektua martxan jartzeko lehen urratsak ematen ari dira. Atzo egin zuen taldeak Elkargunean bigarren lan bilera aurrerabideak zehazteko.

Azkoitia Lagunkoiaren helburu nagusia da adineko pertsonentzat herri lagunkoi bat eratzea, zahartze aktiboa sustatuz. Horretarako, ordea, pertsona aktiboen parte hartzea beharrezkoa da lan talde bat osatuz. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du eta Azkoitian bezala, beste hainbat herritan ari dira garatzen. Finean, proiektuaren asmoa da udalerriaren hobekuntzan herritarrek parte hartzea.

Horretarako, besteak beste, hobekuntza eremuak aztertzen dira. Besteekin partekatzeko gune ireki eta zabalak, adinekoen beharretara egokitutako espazioak, auzokoen artean ematen den laguntza, gainerako belaunaldiekin harremana izatea,formazioa jasotzea edota ongizate mailan eskaintzen diren baliabideak ezagutzea dira egitasmoak sustatzen dituen esku-hartze eremuak eta horiek hobetzeko egiten du  lan taldeak

Matia Fundazioko Erlantz Allur ikertzaileak zuzentzen ditu saioak. Oraingoz erronka da taldea sendotzea urrats berriak ematen hasteko. Lehen helburu bezala diagnostiko bat egin nahi da eta horretarako inkesta bat bideratuko da laster Azkotiko adinduen artean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut