Berriak Antonio Oteizarekin bildu dira udal ordezkariak, eskulturgile sakratuaren irudia eta obra sustatzeko asmoz

Antonio Oteizarekin bildu dira udal ordezkariak, eskulturgile sakratuaren irudia eta obra sustatzeko asmoz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2868

Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo Azokara bisita aprobetxatu dute udal ordezkariek Antonio Oteizarekin biltzeko. Estatu mailan arte sakratuak eman duen eskulturgilerik gorenenetarikoa dugu Oteizatarra eta Udalak bultzada bat eman nahi dio Fundazioari eta bere obrari, horixe izan da Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotzia artistarekin biltzearen arrazoia.

Ezaguna da Antonio Oteizak eta anaiak, Jorge zenak, Azkoitiko herriarekin izan duten lotura estua. Bai batarentzat eta bai bestearentzat herri kuttuna izan da gurea, besteak beste, aitona Francisco Kalparsoro baserrikoa zutelako. Ezkondutakoan Olabazeta baserrira joan zen bizitzera eta han jaioa da Antonio eta Jorgeren aita. Izarraitz inguruak ez zitzaizkien beraz, inondik inora arrotzak egiten.

1997an Udalak Jorge Azkoitiko seme izandatu zuen eta 2008an Antoniori Urrezko Domina eman zion.

Antonio Oteizaren obraren zati handi bat Azkoitian dago berak hala nahita, 2007an sortu zen Antonio Oteiza Fundazioaren esku. Erakundea bere lana ezagutzera emateko eta bere baloreak, filosofía eta pentsamendua zabaltzeko eratu zen.

Momentu honetan Intsausti Jauregian daude euskal eskulturgilearen obrak eta Udalak Aste Santuetan eta udan antolatzen dituen bisita gidatuetan irekitzen da erakusketa.

Udalaren asmoa, ordea, erakusketa indartzea da, eta bilduma ezagutzera ematearekin batera, baita Antonio Oteiza Fundazioa bera eta artistaren irudia ere. Artistak berak eman dizkie udal ordezkariei bere obraren inguruko orientabideak. Esaterako, kokapenari dagokionez, gogoko du lanen gordeleku Intsausti Jauregia izatea eta bertan erakusgai ipintzea lanak, beste arrazoien artean, bertatik igarotzen delako Inaziotar Bidea.

Misiolaria, abenturazale sutsua, Antonio Oteizak beti jarri du artea gizonaren zerbitzura. “Cezannen sagar batek Rafaelen koadro batek baino erlijiotasun gehiago izan dezake. Erlijiosoena publikoarengana heltzen den ahotsa duen hura da”, esan izan du. 

Azkoitian Oteizatarren zirkulua Balda Plazako Batarrabi eskulturarekin eta Jorge Oteiza Frontoiekin ixten da. 

IMG 2855

Antonio Oteiza bizi den kaputxinotarren komentuan berak diseinaturiko kaperan.

IMG 2869

Oteiza, Javier Zubizarreta eta Ana Azkoitiakin.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut