Berriak Gaurtik irekita izen-ematea, “Diego bezain handia” lelopean datorren Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako

Gaurtik irekita izen-ematea, “Diego bezain handia” lelopean datorren Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8812

Gaur zabaldu da apirilaren 1eko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian izen-ematea eta antolatzaileek gaurko eguna aprobetxatu dute aurtengo irudia aurkezteko ere. Bertan, Diego Garcia agertzen da helmugara iristen, “Auténtico como Diego bezain handia” leloarekin batera.

Agustin Jimenez antolatzaileak egin du aurkezpena, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariak bidelagun hartuta, Estitxu Elduaien eta Sonia Vázquez, hurrenez hurren.

Jimenezek probaren handitasuna azpimarratu du. “Gure proba benetakoa da. Izan ere, maratoi erdia, distantzia ofizial bat da eta beste proba batzuk ez dute ibilbidea homologatzen eta ez dute epailerik, beraz, ezin dira maratoi erditzat hartu. Bestalde, “handia” hitza goraipatu nahi dut. Diego handia zenik ez dago inongo zalantzarik baina Diego bezain handia da proba hau. Handia da duen palmaresagatik, handia, bi herri txiki elkartuta, Europako maratoi erdi onenetarikoa dugulako”.

Sonia Vázquez zinegotziak antolatzaileak eta parte hartzen duten bolondresak zoriondu eta animatu ditu. “Kirola baino askoz gehiago da Azkoitia-Azpeitia. Kirola eta ikuskizuna uztartzen ditu, kanpotarrak eta bertakoak batu. Eta seguru nago aurtengo edizioa ere txapela kentzeko modukoa izango dela”, esan du.

Lasterketa egunean 300 boluntario inguruk hartzen dute parte baina urte osoko lana da antolatzaileentzat. “Diegok –adierazi du Jimenezek- gogor egiten zuen lan bere maratoiak prestatzeko. Guk lan gogorra dugu ardatz eta bere lanerako grina geure egin dugu probaren filosofía galdu ez dadin”.

Ibilbide aldaketa

Aurtengo aldaketa nagusia ibilbide aldaketa izango da. Jimenezek azaldu duenez maratoi erdiaren ibilbideak sei urte beteta ditu eta “European Athletics-en arauen arabera, iraungita zegoen, bost urte baitira gehienez. Aldaketa aprobetxatuz, eta ikerketa ordu askoren ondoren, aukera desberdinak aztertu eta hobekuntzak sartzen saiatu gara ibilbide berrian”. Aurki aurkeztuko dituzte xehetasunak.

Azken urteetan bezala, hiru lasterketa izango dira: maratoi erdia, roller proba eta proba laburra.

Izen emateak: www.kirolprobak.com

Gaurtik aurrera www.kirolprobak.com webgunean eman ahalko da izena. Horra prezioak:

  • Maratoi erdian:

2017-02-28 arte,   21€ federatuak 24€ ez federatuak.  

2017-03-24 arte,   24€ federatuak 27€ ez federatuak.

2017-03-30 arte,   27€ federatuak 30€ ez federatuak.

  • Proba motza eta roller proba:

2017-02-28 arte,   12€  

2017-03-24 arte,   14€

2017-03-30 arte,   19€

Bestalde, datorren astelehenetik aurrera, ondorengo dendetan zabalduko dira izen emateak:

 Donostia, ROBERS.

 Azpeitia, ROBERS.

 Azkoitia, PLAZA BERRI SPORT.

Izen emate kuotak berdinak izango dira, baina ROBERS etxeak, joan den urtean bezala, 100€ ko erosketagatik kirol materialean, dortsala dohainik eskainiko du.

Gainera, taldeei beste izen-emate aukera bat jarriko zaie email bidez. Edozein atletismo edo kirol taldek izena ematean deskontu bat izango du. Horretarako   Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidearen bitartez antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute. 

azkoitiazpeitia grafika

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut