Berriak Zabalik Floreagan eraikiko diren 16 babes ofizialeko etxebizitzetarako izen-emate epea

Zabalik Floreagan eraikiko diren 16 babes ofizialeko etxebizitzetarako izen-emate epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eusko Jaurlaritzak, Etxebide Etxebizitza Zerbitzuaren bitartez, Floreagan eraikiko dituen 16 babes ofizialeko etxebizitzetarako izen-emate epea zabalik du.  Inskribatzeko azken eguna urtarrilaren 23a da. Esleipendunek erosketa bidez hartuko dute etxea.

Etxebizitzen zozketan parte hartzeko bete beharreko baldintza da aurrez Etxebiden izena emanda egotea erosketa aukeran. Hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipen prozesuaren agindua urtarrilaren 5ean argitaratu zen eta eskatzailea izateko derrigorrezkoa da Etxebiden altan egotea data horren aurretik.

Gainera beharrezkoa da 2015eko diru-sarrera haztatuak 9.000 eta 39.000 euro artekoak izatea eta titularra izango den bat behintzat EAEko udalerriren batean erroldatua egotea gutxienez urtebetez. Halaber, bizikidetza unitatea ezingo da bost kide baino gehiagokoa izan.

Interesatuek Etxebideren webgunean dute informazio osoa. Edonola ere, Etxebiden erosketa aukeraren barruan inskribatuta daudenek gutun edo mail bat jasoko dute galdetuz ea zozketa honetan parte hartu nahi duten.

Udaletik gogorarazi nahi dute babestutako etxebizitzak erosi edota alokatzeko egiten diren zozketetan parte hartzeko beharrezkoa izaten dela Etxebiden izena emanda egotea eta horixe egiteko gomendatzen die promozio publiko batean interesa dutenei. Izan ere, Azkoitian ez da Floreagakoa kasu bakarra.

Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailak adostuta du Idiakez Etxean beste babes ofizialeko 14 edo 15 etxe eraikitzea. Visesaren Administrazio Kontseiluak ontzat eman zuen proiektua urriaren 3an nahiz eta oraindik datarik eman ezin den arren.

Floreagan, Eusko Jaurlaritzak bigarren bloke bat ere eraikiko du beste babes ofizialeko 14 etxerekin. Hauek alokairura bideratuko dira Alokabideren eskutik. 

Urtarrilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko agindua

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut