Berriak Udalak gidabaimena euskaraz atera dutenei gizarteko esparru guztietara euskara zabaltzeko ahalegina aitortu die

Udalak gidabaimena euskaraz atera dutenei gizarteko esparru guztietara euskara zabaltzeko ahalegina aitortu die

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8537

Udaleko Euskara sailak, Mari Jose Arregi zinegotzia buru dela, euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzeko ahalegina aitortu die gidabaimena euskaraz eskuratu duten gazteei. 2010a ezkeroztik Etxaniz Autoeskolak aukera ematen du gidabaimena ateratzeko ikasi beharreko edukiak euskaraz jorratzeko eta baita azterketak euskaraz egiteko ere.

2009an sortu zen gidabaimena ateratzeko beharrezkoa den euskarazko materiala eta Udalak lagunduta, Etxaniz autoeskolak berehala jarri zuen martxan zerbitzua. Gaur egun, 10etik 9k euskara aukeratzen du, Etxaniz autoeskolako arduraduna den uxoa Aizpururen esanetan. Urtetik urtera kopurua gorantz doa.

 Mari Jose Arregik autoeskolako ordezkariak eta gidabaimena euskaraz atera duten gazteak zoriondu ditu eta euskararen erabilera handiagotzera animatu ditu.

“Etxaniz autoeskolari –esan du Arregik- eskerrak eman nahi dizkiot egiten ari den ahaleginagatik. Askotan errazagoa da ezer ez aldatzea eta dagoenari eustea. Baina euskararen normalizazio bidean esfortzu guztiak gutxi dira.Euskara egoera parekatu batean egongo balitz beste hizkuntzekin alderatuz, ez genuke horrelako aitortzen beharrik izango eta egun hori ere iritsiko da”.

Diploma bana jaso dute gidabaimena eskuratu duten guztiek eta bertaratu direnen artean 25 euroko sei erosketa txartel zozketatu dira Herrixen Merkatari Elkarteko dendetan erabiltzeko. 

IMG 8506

Erosketa txartelen zozketako saridunak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut