Berriak Xabier Munibe Haurreskolak urtarrilaren 9tik 13ra zabalduko du matrikula epea

Xabier Munibe Haurreskolak urtarrilaren 9tik 13ra zabalduko du matrikula epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

matrikula epea

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskolak urtarrilaren 9tik 13ra zabalduko du matrikula epea. Martxo hasiera eta ekaina bukaera bitartean hasiko diren haurrei zuzendua dago matrikula epe hau, urtarrilean egin behar baitute matrikula. Matrikula egiteko haurra jaiota egon behar du eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. 

Haurreskolak gogorarazten du matrikula egiteko inprimakiak jasotzeko edo edozein zalantza argitzeko Auzmendi bidean daudela edota 943 08 07 37 telefono zenbakian.

HEZKUNTZA ESKAINTZA:

Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzendua dago. 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Bakoitzak  2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:30 arte zabalik egoten da.

"Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar. Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da". 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut