Berriak Nomofobikak taldeak “Sarean kateatuak” antzezlana taularatuko du larunbatean Elkargunean

Nomofobikak taldeak “Sarean kateatuak” antzezlana taularatuko du larunbatean Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

nomofobikakn

Gaurko gizarteak mugikorrekiko eta sare sozialekiko duen menpekotasuna jorratzen du obrak.

Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek mugikorrik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute “Sarean kateatuak” antzezlanean. Lan honekin Nomofobikak taldeak 2016ko “Poltsiko Antzerki Sorkuntza” saria eskuratu zuen.

Umoreari muzin egin gabe, hiru emakumeak terapia bati ekingo diote menpekotasuna tratatzeko. Hasteko test bat egiten dute adikzioa neurtzeko.

Gazte eta helduei zuzenduriko antzezlan hau urtarrilaren 7an, larunbatean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Hitzordua, Elkargunean. Sarrera 5 euro kostako da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut