Berriak Udaltzaingoak zaintza eta kontrola areagotu ditu boteiloiaren ondorioak saihesteko eta protokolo bera jarraituko du Urtezahar-gauean

Udaltzaingoak zaintza eta kontrola areagotu ditu boteiloiaren ondorioak saihesteko eta protokolo bera jarraituko du Urtezahar-gauean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaltzaingoak zaintza eta kontrola areagotu ditu asteburuetan alkoholaren eta drogen kontsumoa saihesteko adingabeen artean eta protokolo bera jarraituko du Urtezahar-gauean, aproposa baita ospakizunak tarteko, jendetza biltzeko. Udaltzaingoaren dispositibo bat antolatu da larunbatetik iganderako gauan normaltasuna bermatzeko.

Udalak berriki hartu eta Udaltzaingoak praktikan jarri duen neurrietako bat da boteiloien kontrola. Gainera, kalean alkohola kontsumitzen ari direnak adin txikikoak izanez gero, agenteek identifikatzeko eskatzen diete eta etxekoei, gurasoei edo tutoreei, gertaturikoa jakinarazten zaie.

Boteiloiaren eraginak ekiditzeko harturiko erabakia irmoa da, horixe baita seme-alaba nerabeak dituzten gurasoen kezka nagusia. Udala jakitun da eta guztiz partekatzen du kezka. Hori horrela, hainbat lan ildo abiatu ditu asteburuetan kontsumoek eta gizabidezkoak ez diren jokabideek eragiten dituzten ondorioak arintzeko. Horretarako, Udaltzaingoa eta Ertzaintza etengabeko lankidetzan eta koordinaziopean dihardute.

Asteburuetan kontrola areagotzeaz gain, Udala ordenantza bat egiten ari da gune publikoen okupazioa arautzeko eta bestetik, tabernen ordutegia arrazionalizatzeko proposamen batean lanean ari da.

Udalak herritarren kolaborazioa eskatzen du errespetua eta bizikidetza sustatzeko herriko kaleetan.

Objektu piroteknikoen arriskua

Halaber, Urtezahar-gauari begira, objektu piroteknikoen arriskuez ohartarazi du Udalak eta haien erabilpena galarazita dagoela gogorarazi du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut