Berriak Jausoro eta Altzibar arteko zubia egiteko eta Plaza Berri eraberritzeko proiektuak, 2017ko Udal aurrekontuetan

Jausoro eta Altzibar arteko zubia egiteko eta Plaza Berri eraberritzeko proiektuak, 2017ko Udal aurrekontuetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 IMG 8278

Orokorrean 2017ko Udal aurrekontuak kontinuistatzat jo daitezkeen arren, hainbat nobedade jasotzen ditu Udal Gobernuak aurkeztutako proposamenak. Hainbat proiektu landuko dira datorren urtean zehar lehen fase gisa, ondoren Jausoro eta Altzibar lotuko dituen zubia eraikitzeko, Plaza Berriren eraberritzea gauzatzeko edota hileta zibilak egin ahal izateko. Bi ekimen hauei datorren urtean emango zaie hasiera eta horretarako partida ezberdinak bideratuko dira.

2017an Udalak 15.780.000 euroko aurrekontua izango du. Ez da murrizketarik emango eta partidak oro har mantendu edo igo egingo dira. Kiroletan, Kulturan, Hezkuntzan, Euskeran, Berdintasunean eta Ongizatean gora egin dute.

Iazko kontuekin alderatuz, udalaren aurrekontua %16 igo da. Igoeraren arrazoia da 2016an Udalak Urrategi Bideako bi lursail saldu izana Lidl supermerkatu kateari eta ondorioz, 2017an, urbanizazio lanak egingo dira.  Konpainia alemaniarra arduratuko da lursailaren urbanizazio kostuez baina Udalak esleituko dituenez lanak, kopuru globalean eragina dute, 1.735.042 eurotaz ari gara-eta.

Halaber, partidak ezarri dira Oteiza Frontoiak berritzeko, hileta zibilak egin ahal izateko, haur parke guztiak homologatzeko, Aizkibel Udal Liburutegiko altzariak berritzeko eta baserri bideak konpontzeko.

Esku artean duten beste proiektu bat parke estaliarena da. Udalaren asmoa da 2017an kokalekurik egokiena definitzea, lehenbailehen errealitate bihur dadin.

Argiztapenaren hobekuntza, luzitzen ez duen baina premiazkoa den lana

Iazko irizpidearekin jarraituz, 2017an argiztapenaren hobekuntzarekin jarraituko du Udalak. Benetako premia dago baina duen kostuagatik, faseka egingo dira lanak. Aurten, iazko partida bikoiztu da. 200.000 euro jarriko dira. 2016an zehar azterketa bat egin da koadro elektrikoen egoera ikusteko eta ondorioztatu da argiak baino lehen instalazioak berritu behar direla. “Azken urteetan erabat baztertuta egon da argiteria eta gaur auzo oso bat argirik gabe geratzeko arriskuan gaude, horra iritsi gara. Luzitzen ez duen lan bat da, baina benetan urgentea dena”.

Diru-laguntzak

2017an Udalak kirol eta kultur elkarteei ematen zaizkien laguntzak handitu egingo dira. Ongizate sailean ere, babesik gabeko adin txikiko eta familiei zuzenduriko laguntzen partida 85.000 eurotik 90.000ra igoko da. Gazteek alokairua ordaintzeko ematen zaien laguntzarako ere kopuru altuagoa jarri da.

Mantendu egingo dira, halaber, Alde Zaharreko lokal hutsen dinamizaziorako edota garapen bidean dauden herrialdeetara bideratutako partidak.

Enplegu politikak

Iraurgi Berritzenen bidez, Udalak enpleguaren eta aktibitate ekonomikoaren aldeko apustuarekin jarraituko du. 2017an, 229.000 euroko ekarpena egingo dio Iraurgi Berritzeni. Iaz baino zertxobait gutxiago da. Zestoa sartu da sozietatean eta horrek eragin du ekarpenaren jaitsiera.

Elkargunea, San Jose eta Azkoitia Lantzen

Elkarguneak 774.o00 euroko aurrekontua izango du eta San Jose egoitzak 73.300 eurokoa.

Azkoitia Lantzenek, 2.030.069 eurokoa. Azkoitia Lantzenek Jaurlaritzari Txalon Errekako lurzoru bat salduko dio eta zifrek hori jasotzen dute. 1.754.726 eurotan baloratu da lursaila. Azkoitia Lantzenek salmenta hau gauzatuko du 2012ko irailetik Eusko Jaurlaritzak asumitu duen Oinartxoko zabortegiko lixibiatuen tratamendua finantzatzeko.

Lixibiatuen tratamendua ordaintzea Azkoitia Lantzeni egokitu zaio erantzule subsidiarioa delako eta salmenta honekin Jaurlaritzarekin duen zorra kitatuko du.

 “Gu ez gara sartuko justua den ala ez esatera. Azkoitia Lantzenen egoera konplexua da eta guri tokatu zaigu korapilo hau askatzea. Ahalik eta soluziorik hoberena ematen saiatu gara”. “Ez dezagun ahaztu ezta zabortegia zegoen tokian aktibitate ekonomikoa dugula gaur eta horri esker, tratamenduen gastuak baino altuagoak dira udalak jasotzen dituen diru-sarrerak”.

Datorren asteazkenean, abenduaren 28ko ohiko udalbatzan Azkoitia Lantzeni dagokion beste erabaki bat ere hartuko da. Udalak egingo dion Txalon Errekako lursail baten lagapena. Horrela, bere garaian eremu horren garapenerako harturiko konpromisoekin jarraitu ahal izango da.

Aurrekontu parte-hartzaileak

Udal Gobernuaren et beste taldeen artean sorturiko desadostasun nagusia aurrekontuak lantzerakoan aurrekontu parte-hartzaileak egiteko eskaerak eragin du. “Partaidetza bozka bat baino kontzeptu zabalagoa da  eta egunero saiatzen gara praktikan jartzen,

Ana Azkoitiaren esanetan, kontuak parte-hartzaileak dira. “Etengabe herritarrekin harremanetan gaude. Obrak hasten ditugun bakoitzean bizilagunekin bilerak egiten ditugu (Aingeru kalea, Iriarte Margolaria, Ama Josefa…)  eta hor dago oraintxe egin dugun Floreagako igogailuari buruzko inkesta ere. Zintzotasunez eta gardentasunez herritarrei informazioa ematea ere partaidetza da, ordezkari politikoengan delegatuta dutelako erabaki ahalmena”.

Abenduaren 28ko udalbatza

Udalbatzak 2017ko aurrekontuak datorren asteazkenean, abenduaren 28ko udalbatzan bozkatuko ditu, arratsaldeko 19:00etan.

batzordeak

gastuak

sarrerak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut