Berriak Hamabi urteren ondoren, boluntario talde batek Azkoitiko herria berregiten duen jaiotza muntatu du Parrokian

Hamabi urteren ondoren, boluntario talde batek Azkoitiko herria berregiten duen jaiotza muntatu du Parrokian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8267

Hamabi urte igaro dira Azkoitian jaiotza publikoa jarri zenetik. Orduan, 2000tik 2004ra,  Etxe Beltzen muntatzen zuten lau sortzaileren lanari eta dedikazioari esker. Miguel Sasieta eta jada gure artean ez dauden Julen Juaristi, Jose Mari Aldalur eta Jose Azkue. Aurten haiek hasitako lanari berriro heldu dio boluntario talde batek eta emaitza ikusgarria da. Azkoitiko herria berregiten duen jaiotza ipini dute, herriko etxe eta eraikin esanguratsuenekin.

Jaiotza hilaren 23an inauguratuko da, ostiralean. Alabaina, egileek aurrez aurkezpen bat egin nahi izan die udal arduradunei eta Santa Klarako eta Santa Kutzeko mojei, ekimenean laguntzeagatik. Komentuetan jaso dituzte urte hauetan muntaketarako materialak eta irudiak.

Sortzaileekin batera jaiotza egiten lanean hasitako lagunek atzoko aurkezpena aprobetxatu nahi izan zuten zendutako sortzaileei -Juaristi, Aldalur eta Azkue-, hilondoko omenaldia egiteko. Alargunei. Feli Arrietari, Maria Nieves Larrañagari eta Urrategi Garateri, lore sorta bana eman zitzaien aitorpen gisa.

Bertaratu zirenek ikusteko aukera izan zuten zer nolako lana egin duten azken hilabete hauetan Jesus Larrañagak, Juan Mari Arruabarrenak, Manuel Tamayok, Juan Kruz Condek, Mari Tamayok eta Angel Vallejok. Kolaboratzaile berriak ere gehitu zaizkie aurten taldea handituz.

Poliespanari eta sormenari esker, xehetasun guztiekin egin dute muntaia. San Martingo erlojuak benetako ordua ematen du, gaua eta iluna egiten da, etxeetako tximiniek kea darie… Sei metro ditu zabaleran eta hiru sakoneran muntaiak. Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan inauguratu ostean, ondorengo ordutegian bisitatu ahalko da: 17:00etatik 19:30era. Asteburuetan baita goizez ere, 10:30etik 12:30era.

IMG 8250

IMG 8241

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut