Berriak Jon Perez atleta, Urteko Kirolari Onena

Jon Perez atleta, Urteko Kirolari Onena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8205

Udal ordezkariak denboraldiko kirolari onenekin. Erdian, Jon Perez. 

Jon Perez atletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren saria. Azkoitiko udaletxeko batzar aretoa gainezka zela, hogei bozkatatik lau jaso ditu Perezek. Bozkak Udalak, komunikabideek eta elkarte bakoitzak denboraldiko kirolari onena gisa izendatutako kirolariek ematen dute. Perezekin batera, urtean zehar nabarmendutako kirolariak omendu ditu Udalak. Ekitaldi berean, merkataritzak ere izan du protagonismoa XX. Erakusleiho Lehiaketako irabazleak ezagutzera emanez. Kirolariak eta elkarteak zoriondu ditu egiten duten lanagatik eta Udaletik aurrerantzean ere laguntzen jarraituko dutela adierazi du, "harro egoteko arrazoiak ematen dizkiguzuelako". Kirolariei eta dendariei zuzendu zaie alkatea. Mezu garbia luzatu du: dendarik gabe, kaleak desertu bilakatuko dira. "Saiatuko gara diru-laguntzak ematen lokal hutsak betetzeko, komertzioan euskararen presentzia areagotzeko, etabar, baina bezerorik gabe eutsiko dion dendarik ez dago", esan du. "Jarrai dezagun horrelako momentuak konpartitzen. Jarrai dezagun kirola eta merkataritza indartzen eta zabaltzen", gehitu du Zubizarretak.

Horra ekitaldian saritutako kirolariak eta Erakusleiho Lehiaketako irabazleak:


IMG 8142

Jon Perez oroigarria jasotzen alkatearen eskutik.

2016 DENBORALDIKO KIROLARI ONENAK

Pilota: Endika Cuevas

Areto futbola: Ander Intsausti

Futbola: Mikel Arzallus

Karate: Ander Amorin eta Josu Conde

Atletismoa: Jon Perez

Igeriketa: Maite Ayerdi

Duatloia / triatloia: Jon Albizuri

Ehiza: Angel Amado

Arrantza: Joanes Dávila

Txirrindularitza: Mikel Elorza

Tenisa: Mikel Barquero

Boloak: Gorka Etxaniz

Saskibaloia: Manex Ansorregi

Gimnasia erritmikoa: Senior taldea, A maila. Ainhoa Arambarri, Iria García, Eider Larrañaga, Ainhize Azpiazu, Ainara Azpiazu, Leire Elorza, Ainhoa Iturbe.

Arrauna: Jon Unanue

 IMG 8202

Udal ordezkariak merkatariekin. 

XX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA-ren SARIDUNAK

Guztira 17 dendek hartu dute arte Erakusleiho Lehiaketan. 

Eskaparate txikiak

1. saria:  Lur Natur Denda. (Itziar Albizuri)

2. saria: Noah Haur Arropa Denda. (Sara Alonso)

Eskaparate handiak

1. saria:  Karan Haur Arropa Denda (Amaia Andreu)

2. saria: Cenor Larramendi (Idoia Larramendi)

Herrixen Merkatari Elkarteak zozketaturiko otarraren irabazlea:

NK Ile Apaindegia. (Alicia Piris)

Udaleko Ana Azkoitia zinegotziak eta Herrixen Merkataritza Elkarteko lehendakari Uxoa Aizpuruk eta Sara Rodriguez teknikariak atzo jakinarazi zieten merkatariei Erakusleiho Lehiaketa irabazi dutela. 

IMG 7988

Lur Natur Denda. Itziar Albizuri saria jasotzen. Azpiko argazkian, erakusleihoa.

IMG 8004

IMG 8044

Noah haur arropa dendako Sara Alonso saria jasotzen. Azpian, saritutako erakusleihoa.

IMG 8029

IMG 8068

Karan haur arropa dendako Amaia Andreukin sari emaleak. Azpian, erakusleihoa. 

IMG 8070

IMG 8133

Cenor Larramendiko Idoia Larramendirekin eta Marisol Calerorekin. Azpiko argazkian, erakusleihoa.

IMG 8101

IMG 7969

NK ile apaindegiko Alicia Pirisi tokatu zaio Herrixenek zozketatutako otarra.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut