Berriak Gozatu Gipuzkoa, gastronomia eta kultura uztartzen dituen azoka egingo da igandean Azkoitian

Gozatu Gipuzkoa, gastronomia eta kultura uztartzen dituen azoka egingo da igandean Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7944

“Gozatu Gipuzkoa” azoka egingo da igande honetan Azkoitian, gastronomia eta kultura uztartuz. Alegia, ekoizleak, sukaldariak, tabernariak eta artistak bilduko dira herritarren gozamenerako. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko sei ikasleren ekimena da Gozatu Gipuzkoa eta Azkoitian egingo da estrainekoz. Asmoa da ondoren 10.000 biztanletik gora dituzten herri guztietara zabaltzea.

MUko Irene Martinezek eta Kultura zinegotzi Sonia Vázquezek aurkeztu dute proiektua. Igandean, hilaren 18an, Herriko Enparantzan produktu ezberdinen postuak  jarriko dira eta parte hartuko duten tabernen artean pintxo lehiaketa egingo da. Ibai-Ondo, Orbela, Tta-Kun eta Bai Azkoitia Batzokia tabernek hartuko dute parte. Etxeko produktuekin egingo dituzte pintxoak eta  Irizar Sukaldaritza Eskolak emango du saria. Bigarren sari bat ere egongo da eta azken hau herritarren bozken arabera emango da.

Kultur eragileen artean, Erniarraitz Bertsozale elkarteak hartuko du parte eta tabernetan bertsotan arituko dira. Halaber, Muria Culla musikaria arituko da, indie pop eta folk alternatiboa eskainiz.

Haurrentzat ere izango da zer ikusia. Baratza didaktikoak jarriko dira , elikadura osasungarriaren inguruko jolas ezberdinak antolatuz.

Gozatu Gipuzkoa 11:30etik 18:30era luzatuko da. Pintxo dastaketa eguerdi partean izango da eta arratsaldean egingo da sari banaketa.

Azkoitian egin ostean, Gozatu Gipuzkoa Eibarren, Oiartzunen, Beasainen, Orion edota Hernanin egingo da.  

kartela Gozatu Azkoitia

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut