Berriak Intza Group-ek bulegoak estreinatu ditu Oinartxon

Intza Group-ek bulegoak estreinatu ditu Oinartxon

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7480

Lubrifikazio sistemak fabrikatzen dituen Intza Group-ek ekoizpen planta eta bestelako departamentuak bereizi ditu Oinartxo industrialdera lekualdatuz gerentzia, finantzak eta salmentak.  

Enpresak 237 m²-ko gune bat erosi zuen Oinartxoko eraikin komertzialean eta erabat berritu du lan inguru moderno eta eroso bat eraikitzeko. Intza Group-ek 42 langile ditu. Horietatik zortzik estreinatu dituzte bulego berriak, haiek baitira bertan lan egingo dutenak. Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotzia bisitan izan dira instalazio berrietan, konpainiaren gerente Javier Alberdik eta finantza zuzendaria den Iñigo Lonbidek gonbidatuta.

Bisitan azaldu dutenez toki falta izan da Oinartxon zabaltzera eraman dituen arrazoi nagusia, Ugarteko instalazioak produkziorako utziz. “Baina –esan du Alberdik- ez da hori bakarrik. Irudi korporatiboa hobetzeagatik ere egin dugu. Lantegi zaharrak ez du gaur Intza Group dena proiektatzen eta irudia ondu nahi izan dugu, bide batez Azkoitira bisitan etortzen zaizkigun bezeroei arreta hobea eskainiz”.

Bere aldetik, Javier Zubizarret alkateak enpresako arduradunak zoriondu ditu Azkoitiko herriaren alde apustu egiteagatik inbertitzeko orduan eta Udal bezala, laguntzeko prestutasuna agertu du jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzera bideratutako ekimenetan.

Intza Group, Intza, Intza Woerner eta Anitz konpainiek osatzen dute eta 5.000.000 euroko fakturazioa du gutxi gora-behera urteko.

Intzak lan arriskuen prebentzioan aritzen den Premank enpresarekin partekatuko du Oinartxoko eraikin komertziala, han baitu  azken honek ere delegazioetako bat.

IMG 7466

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut