Berriak Herriko sarrera irteeretan trafiko aldaketak bihartik aurrera, Toki Alai etxea bota behar dutelako

Herriko sarrera irteeretan trafiko aldaketak bihartik aurrera, Toki Alai etxea bota behar dutelako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bihartik, eta lanek irauten duten bitartean, Azkoitiko herrigunera sartzeko edo bertatik irteteko trafikoa desbideratu egingo da, Julio Urkixoko Toki Alai etxea bota behar dutelako.

Azkoitira sarrera Eroski aldetik, San Juan futbol zelai aldera egingo da, Basterretxe, Juin Txiki industriagunea eta Juin kalea zeharkatuz.

Herritik irtetzeko, berriz, Julio Urkixo kalean ezkerretara desbideratuko da trafikoa eta beilatokiko biribilgunetik Juin kalea eta Juin Txiki industriagunea zeharkatu eta Basterretxetik barrena, Maxi Eroskiko biribilgunera aterako dira ibilgailuak.

Halaber, Santa Kutz eta Santa Klara kaleetatik doazen ibilgailuak ezingo dute kanpoko igerilekuen parean Julio Urkixorantz hartu.

Bidegorria itxita

Artapen lanak tarteko, Zumarragara doan bidegorria itxita egongo da abenduaren 14ean, 15ean eta 16an, goizeko 8:00etatik 17:30era.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut