Berriak Udalak Istanbul, Muqdisho eta Kairoko atentatuak gaitzesten ditu eta biharko elkarretaratzea deitu du

Udalak Istanbul, Muqdisho eta Kairoko atentatuak gaitzesten ditu eta biharko elkarretaratzea deitu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak asteburuan Istanbulen, Muqdishon eta Kairon gertaturiko atentatu bortitzen aurrean bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du, indarkeria terrorista arbuiatuz. Halaber, dolumina eta elkartasuna erakutsi nahi dizkie biktimen senitarteko eta hurbilekoei. Espero du, halaber, zauritutako pertsonak lehenbailehen ondo jartzea.

Udalak bost minutuko elkarretaratze isila deitu du biharko, gaitzespen eta elkartasun gisa eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu. Bihar, abenduaren 13an, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean izango da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut