Berriak HITZALDIA GAUR: “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?”

HITZALDIA GAUR: “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gaur, abenduaren 15a, 19:00etan, Elkargunean.

Hizlaria: Ainhoa Lasa, Emun aholkularitza.

Euskara Mahaiak antolatuta, gaur, abenduaren 15ean, “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?” izenburupean, hitzaldia emango du Emun aholkularitzako Ainhoa Lasak. 19:00etan izango da Elkargunean.

2014an egindako kale-neurketaren arabera, Azkoitian hamar elkarrizketatik sei euskaraz dira. Euskara Mahaian biltzen diren erakundeen helburua kopuru hori hobetzea da, egingarria delako mahaikideen ustez. “Gainera, sinisten dugu gutariko bakoitzak baduela bere alea jartzea. Baina, horretarako zer egin behar dugun badakigu?”, galdetzen dute.

Egin beharreko argi eta garbi izateko antolatu dute “Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?” hitzaldia. Bertan aditu baten laguntzaz  konturatzeke gazteleraz euskaraz egin beharrean egiten ditugun makina bat bitxikeriaz   jabetuko gara. Horiek aurrerantzean euskaraz egiten baditugu, gure bizitzan euskarak gero eta leku handiagoa izango du.

Euskara Mahaiko kide dira Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Floreaga ikastetxea, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI, aek, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Maxixatzen eta Azkoitiko Udala.

Eguna: Abenduaren 15a, osteguna.

Ordua: 19:00-21:00.

Tokia: Elkargunean.

Hizlaria: Ainhoa Lasa, Emun aholkularitza.

Kartela

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut