Berriak Plaza bete ikasle, euskararen aldeko aldarrian

Plaza bete ikasle, euskararen aldeko aldarrian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 Kalera atera dira ikastetxeak gaur pasa den larunbatean izan zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera. Urtero legez, Herriko Plazara hurbildu dira. Manifestuan euskararen aldeko aldarria egin dute “euskararen alde egotetik, euskarararen alde egitera” jauzi egiteko ordua delako. 30 erronka aipatu dituzte ikastetxeek, ia denak norbere esku daudenak. Xabier Euzkitzeren “Zer nolako zortea” bertsoa abestu ostean, udaletxean ikasleek “Euskarak 365 egun” kartela zintzilikatu dute eta alkateak hartu du hitza.

Javier Zubizarretak esan du gaur botatako suziriak atera duen abiadura eta indarra ematen lagundu behar diogula euskarari. “Gaur egun hizkuntzak ikastea ezinbestekoa da munduan zehar erraz mugitzeko. Zenbat eta gehiago jakin, hobe.  Jakiteak ez du kalterik eta buruan baduzue tokia hizkuntza guztiak gordetzeko. Buruan. Baina bihotzean, euskaldunok euskararentzat dugu tokia. Bihotzean eta ahal den guztietan, mihian, ahoan” esan du eta ondorengoa gaineratu du: “Zer egin dezaket nik euskararen alde? Erraza da: euskaraz hitz egin, euskaraz irakurri, euskaraz watsapeatu, euskaraz hasarretu eta euskaraz poztu. Hitz batean, euskaraz bizi, baina ez dakitenak mindu gabe” . 

IMG 7737

IMG 7770

IMG 7783

IMG 7790

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut