Berriak "Laja, trikitixaren zubia" liburua salgai Udaletxean

"Laja, trikitixaren zubia" liburua salgai Udaletxean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Laja liburua 212x300Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak "Soinuaren liburutegia" bilduma barruan, berriki atera du "Laja, trikitixaren zubia" liburua, Lajaren biografia, alegia. Joxemari Iriondok idatzi du eta argazkiz eta pasadizoz ondo hornitutako liburuarekin batera, diskoa ere badator osagarri gisa. Liburu-diskoa udaletxeko Kultura sailean erosi daiteke 12 eurotan.

LIBURUA + DISKOA

"Elgetaren jakituria, Sakabiren soinua jotzeko zehaztasuna –notak garbi markatzea gustatzen zitzaion Lasturkoari– eta Joxe Mari Altuna musikalari azpeitiarraren trebezia ikasi eta ondu zituen, lehengo trikitilari zaharretatik abiatu eta oraingo trikitilari gazte ondo hezietara zubia egiteko. Eta aurrekoen eredua jarraituz, ate-joka etorri zaizkion gazteei bere jakituria transmititzen saiatzen da, aurrerantz ere iraun dezan trikitixak sendo eta indartsu. Nekez izango da Gipuzkoan herri eta auzorik inoiz edo behin Laja soinua jotzen izan ez denik. Hasi Gorostietako saletxe ondoko erromeriatik eta Kataluniako Arsèguelera, plaza txiki eta handi asko ezagutu du bere ibilbide luze eta oparoan. Azkenengo urte hauetan, berriz, Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean ere ezaguna da Lajaren irribarre gozoa eta lanerako gogoa. “Soinua ondo jo ez ezik, inportantea da herriarekin elkartzen jakitea, bat egitea -zioen-. Eskatutakoa ematen saiatzen bazara, berriz ere itzuliko zara herri horretara. Maila ona eman behar da, jendearekin ondo konektatu, eta eskatzen dizuna ematen ahalegindu”, esaten du."

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut