Berriak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Udalak larunbat honetan ekitaldi instituzional batekin eta musikarekin

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Udalak larunbat honetan ekitaldi instituzional batekin eta musikarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Larunbat honetan, abenduaren 3an, Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du eta horretarako egun osora zabalduko den egitaraua antolatu du. Euskarari babesa erakusteko ekitaldi ofiziala arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxeko batzar aretoan. Bertan, besteak beste, adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo da. Ekitaldia irekia da eta Udalak herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu.

Aipatu ekitaldiaz gain, egun osoan zehar euskal musikaz gozatzeko aukera izango da. Kalean goizez megafonia bidez musika jarriko da eta tabernek ere halaxe egingo dute.

Orbel jokoak, trikitilariak eta Kupela taldearen emanaldia

Arratsaldez, Elkargunean orbel jokoen finala ospatuko da eta udaletxeko ekitaldiaren ostean, Landa, Antxitte eta Garixe trikitilariak kalejira egingo dute. Egunari amaiera emateko, Kupela taldearen emanaldia izango da Balda Plazan 19:30etik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Kontzejupean.

Astelehenean ikastetxeen txanda

Ikastetxeek astelehenean ospatuko dute Euskararen Eguna. Udaletxetik suziria botako dute eta Javier Zubizarreta alkateak harrera egingo die udaletxeko balkoitik. Manifestua abestuko dute eta Xabier Euzkitzeren “Zer nolako zortea” bertsoa kantatuz amaituko dute.

Ikusi egitaraua

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut