Berriak Merezitakoa eta hunkigarria Txalkor txistulari taldeari egindako omenaldia

Merezitakoa eta hunkigarria Txalkor txistulari taldeari egindako omenaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7590Ondo merezitakoa eta hunkigarria izan da Udalak Txalkor Txistulari Taldeari gaur, San Andres egunean, egindako omenaldia 25. urteurrena betetzen duelako.

“Herri honek Txalkorren mailako txistulari taldea baldin badu, zuek txistulariok beti hor, jotzeko prest, zaudetelako da. Isilpean geratzen da zuekin dugun zorra, esku biak okupatuta, ez duzue txapelik ere pasatzen-eta. Gabriel Arestiren kantua datorkit burura: nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari”, esan die Javier Zubizarreta alkateak.

Zubizarretak gogora ekarri ditu Txalkorren aurretik txistua jotzen zuten  Antonio Arenas Txalkor, Juan Elorza Txanbolin, Kandido Beristain Maltiempo eta danborra jotzen, “gaur oraindik fin-fin eusten dion Angel Mari Arenas”. Izan ere, Pello Larrañagak eta konpainiak  haien omenez  erabaki zuten Txalkor izenarekin erreleboa hartu eta aurrera jarraitzea. Horregatik taldearen eskuzabaltasuna eta gerora erakutsi duen gizatasuna azpimarratu ditu alkateak. Eta gutxienez beste 25 urtetan errepertorioak astintzen jarraitzeko eskatu die. “Zaindu –gehitu du- ezazue  euskal kultura , zuek ematen dizkiozuelako benetako hegoak”.

Bai alkateak eta bai Pello Larrañagak gogoan izan dituzte berriki gure artetik joan diren eta taldekoak ziren Jose Manuel Arenas eta Kaiet Azkue. Pello Larrañagak, hunkituta, bi hauei eskaini die Udalaren eskutik jasotako oroigarria. “Dauden tokian jarrai dezatela gure Santimamiñe eta bestelakoak entzuten”. Larrañagak hitz politak izan ditu, halaber, Angel Mari Arenasentzat eta Aritz Aranberrirentzat, “beti bidelagun” eta taldeko gazteei euskal musika pil-pilean mantentzeagatik eskerrak eman dizkie. Hasi zirenetik udaletxetik pasatako alkate guztiak ere aipatu ditu bere esker ona adieraziz.

Hobetoen dakitena egiten eman diote amaiera ekitaldiari, pare bat pieza joaz. 

IMG 7544

IMG 7551

IMG 7550

IMG 7561

IMG 7579

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut