Berriak Badator “Shine again” antzerki musikala, “Rise and shine” arrakastatsuaren bigarren zatia

Badator “Shine again” antzerki musikala, “Rise and shine” arrakastatsuaren bigarren zatia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

IMG 7378“Lehenengo zatia hobetzea lortu dugu. Jauzi handia eman dugu. Aspektu guztietan gainditu dugu, oraingoa ikusgarriagoa da” diote taldekoek. “Rise and shine”ekin lortutako arrakasta ikusita, bigarren zatia eszenaratzeari ekin zioten iazko irailean eta ostiral honetan, abenduaren 2an, ikusi ahal izango da “Shine again” antzerki musikala Baztartxon. Hitzordua 22:00etan. Sarrerak udaletxeko kultura sailean eta Elkargunean daude salgai 4 eurotan.

Xabier Barquerok, Kari Alberdik, Jone Larrañagak, Iban Garciak eta Aiora Altunak aurkeztu dute emanaldia, Sonia Vázquez Kultura zinegotziarekin batera.

 

“Lehenengo ikuskizunarekin ikusi genuen publikoak bigarren zati bat eskatzen zuela eta institutu amerikar baten kokatzen denez, gaiak ere zabaltzeko aukera bazuela”. Desafio gisa aurrekoa hobetzea jarri zuten. Gainera, dantzariak eta aktoreak ezagutzen zituztenez, bigarren ikuskizunerako gidoiak aktoreetara egokitu dituzte emaitza hobea izan dadin. Taula gainera 29 gazte igoko dira. Abenturari hasiera eman ziotenean 20 urtez azpitik zituzten. Jendea harrituta geratu zen egindakoarekin.  Edonola ere, nahiz eta lehenengoarekin lotura izan, lehenengoa ikusi gabe ere berdin goza daiteke bigarrenaz.  

Elkarrizketak euskaraz dira eta ingelesez abestiak.

Azkoitiko emanaldiaren ondoren, Azpeitiko Soreasun taularatuko dute abenduaren 10ean, 17:00etan.

shine again

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut