Berriak Trikitixa Elkarteak “Laja, trikitixaren zubia” liburu-diskoa aurkeztu du gaur udaletxean

Trikitixa Elkarteak “Laja, trikitixaren zubia” liburu-diskoa aurkeztu du gaur udaletxean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7340

Euskal Herriko Trikitilari Elkarteak Soinuaren Liburutegia bildumaren 12. alea aurkeztu du gaur Azkoitiko Udaletxean, Iñaki Garmendia Laja-ren biografia, alegia. Joxemari Iriondok idatzi du “Laja, trikitixaren zubia” izenburupean. Javier Zubizarreta alkateak gogora ekarri duen moduan, aurretik elkarteak Zendoxe, Landakanda, Maltzeta eta Epelderen biografiak kaleratu ditu eta Lajarena, herritarren artean, publikatzen den bosgarren liburua da.

“Ahoa –esan du Zubizarretak- betetzen zaigu euskal kulturaz hitz egiterakoan eta zuen altxor hau da gure kulturaren, gure tradizioaren, sostengu. Egiten den hori ondo egitea, gustora egitea eta eskuzabaltasunez egitea bezalakorik ez dago. Eta Laja sekula ez du alferkeriak jo, soinua jotzeko orduan. Beraz, zorionik beroenak Txikitixa Elkarteari ondare hau gordetzen laguntzeagatik eta gure Lajari herri hau haundiago egiteagatik”. Hamaika erromeriatan ibili arren, San Andres egunean aurten ibiliko da kalejiran soinua jotzen lehendabiziko aldiz.

Udaletxeko batzar aretoa jendez gainezka egon da. Lajak mahaikide izan ditu alkatea, Joxemari Iriondo idazlea eta trikitilari elkarteko lehendakari Agurtzane Elustondo. Familia eta lagunak ere ondoan izan ditu, asko soinua eta panderoa eskuetan dituztela.

Joxemari Iriondok hitz politak izan ditu Azkoitia eta Azkoitiko trikitilarientzat. “Artista lur handia” dela esan du gure herria eta ohore handia izan dela liburua idaztea ere aipatu du, Lajak hasieratik esan zuelako bere biografiaren egilea Iriondo izatea nahi zuela. 

IMG 7309ret

IMG 7314ret

IMG 7973

IMG 7335

IMG 7344

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut