Berriak Immigrazioari buruzko diagnostikoak erakusten du testuingurua lasaia dela eta aproposa bizikidetza hobetuko duten ekimenak gauzatzeko

Immigrazioari buruzko diagnostikoak erakusten du testuingurua lasaia dela eta aproposa bizikidetza hobetuko duten ekimenak gauzatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6916

Udalak gaur goizean aurkeztu du Immigrazioaren Euskal Behatokiak – Ikuspegik herrian immigrazioari buruz egindako diagnostikoa eta 2016-2019 urteetarako Bizikidetza eta Aniztasun Plana. Erakundearen zuzendari Gorka Morenok eta ikertzaile eta kolaboratzailea den Maddalen Epeldek, Ongizate zinegotzi Nekane Larrañgarekin batera, lanaren ondorio eta proposamen nagusiak mahaigaineratu dituzte.

Gorka Morenoren hitzetan, diagnostikoak erakusten du Azkoitian egoera modu lasaian bizi dela duela urte batzuekin alderatuz eta “testuinguru aproposa” dela bizikidetza sendotuko duten ekintzak aurrera eramateko. “Ikusten da Azkoitira etorri den etorkina geratzeko etorri dela. Ez da joango. Gustatu ala ez, hori da daukagun errealitatea eta kudeatu beharreko egoera”. Bere iritziz, urte batzuk barru “ez dugu immigrazioaz hitz egingo, baizik eta aniztasunaz. Atzerritarren seme-alabak hemen jaiotakoak izango dira baina neskak beloa eramango dute ikastolara. Hori da aniztasuna, aniztasun erlijiosoa, hizkuntza aniztasuna…”. “Harrera ematetik integraziora pasa gara”.

Azkoitian atzerriko nazionalitatea dutenak biztanleriaren %7,7 dira, alegia, 889 lagun. Espainiar nazionalitatea duten baina atzerrian jaiotakoak direnak kontutan hartuz gero, portzentaia %8,3koa litzateke. “Kopuruak Gipuzkoako eta Euskadiko datuekin  oso parekatuta daude”, esan du Nekane Larrañaga zinegotziak.

Diagnostikoak agerian utzi du halaber atzerritarren eta bertakoen arteko harremanak mugatuak direla eta emakume atzerritarra oso isolatua dagoela sozialki. Gainera, Azkoitian nagusitzen diren kolektiboak pakistandarrak eta magrebtarrak dira eta hauek gizatalde ahul edo zaurgarriagoak dira beste talde batzuekin alderatuz, esaterako, latinoamerikarrak edo europarrak. “Arazo handiagoak dituzte lan munduan sartzeko, besteak beste, hizkuntzagatik. Etorkinen artean ere desberdintasunak nabariak dira jatorriaren arabera”. Horrek azaltzen du zergatik Euskadin Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak %63,9 bertakoak diren eta aldiz, Azkoitian, erdiak pasatxo atzerritarrak, hain zuzen, %52,4.

Ikuspegik lan hau herriko eragile sozialekin  egin du.

IMG 6934

Bizikidetza eta Aniztasun Plana 2016-2019

Egungo errealitatearen erradiografia egiteaz gain, Ikuspegik hainbat proposamen bildu ditu 2016-19 urteetarako Bizikidetza eta Aniztasun Planean. “Plana xumea da eta bere bideragarritasuna eta malgutasuna hartu ditugu kontutan”.

Ekintzak diskriminazio instituzionala, estrukturala eta interpertsonala desagerreraztera bideratuta daude, pertsona guztiei berdintasunezko tratua bermatzeko.

Proposamenen artean aurkitzen dira Udalaren eta Lanbideren arteko koordinazioa hobetzea, ikastetxeekin elkarlanean jarraitzea, ondo baloratzen diren Mundukoloreak eta Euskera Plus bezalako programekin segitzea, elkarteen sorrera bultzatzea, formakuntza indartzea, zurrumurruei aurre egingo dien ekintzak sustatzea edo “Bizilagunak” bezalako programetara atxikitzea, besteak beste.

Diagnostikoa eta Bizikidetza eta Aniztasun Plana lantzeko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzaren laguntza jaso du.

Ikusi Bizikidetza eta Aniztasun Plana

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut