Berriak Udalak indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta hobea emateko protokoloa indarrean jarri du

Udalak indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta hobea emateko protokoloa indarrean jarri du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

protokolo mahaia red

“Emakumeen aurkako indarkeria gizartearen egituran bertan oinarritzen da; oraindik ere, aukera desberdinak eskaintzen zaizkie emakumeei eta gizonezkoei, eta jaiotza-sexuaren arabera pertsonen aukerak mugatzen dira. Honen aurrean, saiatu behar degu pertsona guztiek, askatasunez eta berdintasunez bizitzeko aukera izango duten gizarte bat eraikitzen”, dio Ongizate zinegotzi Nekane Larrañagak.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Udalak emakumeen aurkako edozein indarkeria mota salatzen du, fisikoa, psikologikoa, sexuala edo sinbolikoa. Aurre egiteko, Udalak hartutako neurrien artean, azkena indarkeria matxista jasaten dutenei arreta hobea eskaintzeko protokoloa indarrean jartzea izan da. 2015ean sinatu zen protokoloa eta erakunde arteko batzorde teknikoa osatu da koordinazioa sendotzeko. Batzordea osatzen dute herriko ikastetxe guztiek, Ertzantzak, Udaltzaingoak, Osasun Zentroak eta Udalak. “Protokoloari esker –dio Nekane Larrañagak- gure herrian gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuetan, erakunde ezberdin bakoitzak zehaztuta ditu zein diren bere egitekoak elkarren artean ondo koordinatzeko”. Finean, esku-hartzen duten agenteen arteko komunikazioa hobetzea da helburua, biktimei arreta integrala emateko.

Eragileekin formakuntza saioa ere egin da Sortzen aholkularitzako Norma Vázquezen eskutik eta protokoloa lantzeak berak asko hobetu du eragile ezberdinen arteko koordinazioa.

Protokoloarekin egin den moduan, indarrak batzea ezinbestekoa da Larrañagaren iritziz. “Erakundeak eta gizarte eragileak, Udalok, Ertzantza, Osasun Etxe eta ikastetxeak. Guztiok ahalegindu behar dugu biktimei eman beharreko arreta eta babesa ahal den egokiena izan dadin”.

Zoritxarrez, gure gizartean indarkeria matxista hedatua dago eta salaketak ugaritu egin dira azken urteetan. “Baina hauek ikusgarri egiten diren kasuak bakarrik dira, Udaletako gizarte zerbitzuetara  laguntza eske jotzen dutenak. Beste asko pauso hori eman gabe gelditzen dira, dituzten baliabideekin aurre eginez arazoari edo salatzera ausartu gabe”.

Azkoitiko Udalak 11 kasu berri artatu ditu 2016an. Kopuru hori ordea Udaleko Ongizate saileko atea jo duten emakumeena da eta ez indarkeria pairatzen duten guztiena. Datuak segmentatuta daude eta Emakunde da datu bilketaz arduratzen ari dena, irizpideak homogeneizatuz baina oraindik ez ditu azken datuak argitaratu.

Larrañagaren esanetan, berdintasuna guztion ardura da eta badugu zeregina. Udalak aurrerapauso handiak eman ditu azken urteetan. “I.Berdintasun Plana ebaluatzen ari gara, indarrean ditugu hezkidetza programak ikastetxeetan, emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditugu… eta azaroaren 25aren bueltan egitarau berezia landu ohi dugu sentsibilizazioan eta prebentzioan aurrera egiteko. Halaber, aste honetako udalbatzan erakunde adierazpena onartuko  dugu”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut