Berriak Javier Zubizarreta alkatea eta Visesako zuzendari Marcos Muro Azkoitian bildu dira amankomunean dituzten proiektuak jorratzeko

Javier Zubizarreta alkatea eta Visesako zuzendari Marcos Muro Azkoitian bildu dira amankomunean dituzten proiektuak jorratzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6718

Javier Zubizarreta alkatea eta Visesaren zuzendari nagusia, Marcos Muro, udaletxean bildu dira gaur bi aldeek amankomunean dituzten proiektuez mintzatzeko. Marcos Murok herrira bisita egin nahi izan du zuzentzen duen sozietate publikoak babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituen lursailak pertsonalki ikusteko eta aztertzeko. Muroren presentziak berretsi egiten du hartutako konpromisoak aurrera eramateko Visesak duen borondatea. Horrek esan nahi du Azkoitian urte batzuen buruan babes ofizialeko 45 etxebizitza berri eraikiko direla.

Kokalekuak ezagunak dira dagoeneko. Floreagan, 2010. urtera arte Helduen Eskola Publikoa egon zen tokian, bi etxe bloke eraikiko dira. Batean 16 BOE joango dira, eta bestean, beste 14. Azken hauek Alokabideren esku geratuko dira alokatu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak, Visesaren bidez, atera ditu jada lizitaziora exekuzio proiektuaren erredakzioa, obren zuzendaritza eta gunearen urbanizatzea. 

Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak 2007an sinatu zuten Floreagan babestutako etxeak egiteko akordioa. Alabaina, urte guzti hauetan ez da aurrerapausorik eman orain arte. Orain ordea lortu da proiektua bideratzea, hasierako tramiteei ekinez.

Idiakez Etxean ere babes ofizialeko etxeak eraikiko dira. Visesaren Administrazio Kontseiluak urriaren 3an onartu zuen egitasmoa. Oraindik azkarregi den arren datak ipintzeko, proiektuaren arabera, 14 edo 15 etxe altxako dira, andamioek ezkutuan mantentzen duten eraikinaren irudia atzean utziz. 

IMG 6744

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut