Berriak Udalak eta ikastetxeak bat, “tratu onak aldarrikatzeko eta indarkeria jazoera tamalgarriak salatzeko ekintza xume baina ikusgarria”antolatu dute

Udalak eta ikastetxeak bat, “tratu onak aldarrikatzeko eta indarkeria jazoera tamalgarriak salatzeko ekintza xume baina ikusgarria”antolatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6621

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, azaroaren 25ean, Azkoitiko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ikasleak kalera aterako dira, “tratu onak aldarrikatzera eta indarkeria ekintza tamalgarriak salatzera”.

Udalak eta Azkoitiko ikastetxe guztiek –Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe DBH, Floreaga Ikastetxea eta Urola Ikastola- emakumeen aurkako indarkeria salatzeko antolaturiko ekimenean parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Azaroaren 25ewan, eguerdiko 12:30ean, ikasleak beltzez jantzita, Balda Plazatik Plaza Nagusira joango dira eta han “ekitaldi xume baina ikusgarri” bat egingo dute. Ez dute gehiago aurreratu ekitaldiaz baina eskolen konpromisoa argi utzi dute. Halaber, herriko LH eta HHko ikastetxeetan ekimen ezberdinak egingo dituzte egun berean.

Azaroaren 25eko ekintzarekin indarkeria matxista “gure artean oraindik sustraituta” dagoela salatu nahi dute. “Egiturazko ezberdintasun eta bereizkeriak eta botere banaketa desorekatua dira indarkeria matxistaren oinarri. Oraindik ere, gure jendarte honetan, emakume izateagatik soilik, bizi baldintza okerragoak, indarkeria sinbolikoa, fisikoa eta sexuala, soldata txikiagoak, lan zama handiagoak, e.a. jasan behar izaten dituzte emakumeak”.

Urola Ikastolako alboko zuzendari Mikel Alberdik hartu du hitza denen izenean eta esan du “pauso txikiak ematea” bakoitzaren esku dagoela “eskoletatik hasi eta beste edozein alorretan”. “Egun hauetan bakarrik ez, egunerokotasunean landu beharreko gaiak dira, protokoloak badaude, Udalak ere badu, eta uste dut ekimen asko garatzeko aukera dugula elkarrekin, aurrerapauso handia eman dezakegula”. “Indarkeriak jazoera dramatikoak ekartzen ditu baina guk ikastetxeetan eta jendartean tratu onetan oinarrituriko gizartea nahi dugu. Tratu txarrez aritzen gara baina uste dugu tratu onez hitz egiten hasteko ordua dela, bizikidetzaren oinarria baita”.

Hezkidetza proiektuaren baitan, Udalak eta ikastetxeak elkarlanean urteak daramatzate indarkeria matxistaren aurka lanean, ikasleak berdintasunean hezten ahaleginduz. Hezkidetza Foroa ere osatuta dago elkarlanean aritzeko. Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen eta ikastetxeen topagunea da eta hainbat ekimen jarri ditu martxan emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko.

Izan ere, indarkeriari aurre egiteko guztiok dugu zer egin. “Gizon eta emakumeon zeregina da injustiziari aurre egitea, rol sexistak kuestionatzea, tratu oneko harremanak eraikitzea, indarkeria egoeretan aurkitzen diren pertsonei gure elkartasuna adieraztea, indarkeriaren konplize izateari uko egitea…

Hitzordua jarria dago: azaroaren 25ean, 12:30ean.

IMG 6636

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut