Berriak Berrogeita hamar lagunetik gora dabiltza Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroan

Berrogeita hamar lagunetik gora dabiltza Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6594

Sekulako arrakasta izan du nekazaritza sektoreko profesionalek Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroak. Zehazki 52 lagun dabiltza Hazi Fundazioak eta Azkoitiko Udalak elkarlean antolatu eta finantzatutako ikastaroan.

Legeak produktu fitosanitarioen erabiltzaile eta saltzaileak euren ezagutzak akreditatzera behartzen ditu txartel bat eskuratuz. Orain arte, txartela ateratzeko ikastaroa egin nahi zutenek, ordea, beste herri batera joan beharra zeukaten eta gainera, ordaindu. Horregatik, partaideek eskertu dute ekimena aurrera atera izana.

Udalak 1.685 euro bideratu ditu ikastarora eta Hazi Fundazioak beste 1.123 euro, bien artean %100ean finantzatuz saio guztiak.

Saio praktikoa: Produktuen aplikazio simulazioak urarekin

Datorren asteartean, hilaren 22an, saio praktikoa egingo dute Trenbidearen Zumardiako zelaigunean, Aizkibel liburutegiaren ondoan. Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Simulazio ariketak egingo dituzte eta partaideak babesteko maskarak eramango dituzten arren, ez dute produktu fitosanitariorik erabiliko, ura baizik. Udalak hau argitu nahi izan du gune hartatik igarotzen diren herritarrak ez daitezen kezkatu.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut