Berriak Internetaren eta sare sozialen erabilera egokia egiteko lanean eskoletan eta kalean

Internetaren eta sare sozialen erabilera egokia egiteko lanean eskoletan eta kalean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

sarebsozialak

Interneta eta sare sozialak eguneroko bihurtu ditugu baina teknologia berriek onurekin batera dakartzate arriskuak ere. Horren aurrean eta interneta modu egokian erabiltzearen inguruan kontzientziazio beharra ikusita, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek, bailarako ikastetxeek eta herri bietako gazteria sailek bat egin dute eskoletan eta kalean gaia jorratzeko, ikastetxeetan formazio saioak eginez eta hitzaldi zikloa antolatuz.

“Heziketaren ardura ez da ikastetxeena soilik. Gurasoena da, gizartearena, herriarena, bailararena. Elkarlanari esker erantzun egokia eman diezaiokegu”, esan du Nekane Larrañaga Hezkuntza zinegotziak. Horregatik eskoletatik haratago eraman da proiektua. Hiru esparrutan egin da lan: eskoletan LH4 mailako ikasleekin formakuntza saioak egin dira ikastetxe guztietan. Halaber, hezkuntza zentroetako klaustroarekin ere lan saioak egin dira gaur egun kasu askotan ikasleen ezagutza internetaren bueltan irakasle edo hezitzaileena baino handiagoa delako. Azkenik, eta zirkulua ixteko, herritar guztiei zuzenduriko hitzaldiak antolatu dira.

Hitzaldiak Azkoitian azaroaren 17an eta 24an izango dira Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean. Lehenengoa “Internet: aukerak eta arriskuak” da eta bigarrena, “Sare sozialak: erabilera egokia”. Ementic – Internet Segurua eta Hezkuntza zentroko Mikel Agirre izango da hizlaria eta bera da baita eskoletako programa aurrera eraman duena. Bere hitzetan, gauza bat da tresnak ezagutzea baina “gaitasun digitalak bereganatzea” da garrantzitsuena, interneta eta sare sozialak modu seguruan eta arduratsuan erabiltzeko.

IMG 6509

Aurkezpenean parte hartu dute Mikel Agirrek, Iraurgi Berritzeneko Josu Sorazuk eta Azpeitiko eta Azkoitiko hezkuntza zinegotziek, Leire Goenaga eta Nekane Larrañaga, hurrenez hurren. Ikastetxeetako ordezkariak eta gazteria teknikariak ere bertan izan dira.

Proiektua eta hitzaldi zikloa - ikusi eskuorria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut