Berriak Udalak Oroimenaren Eguna ospatzeko deialdia luzatzen die herritarrei

Udalak Oroimenaren Eguna ospatzeko deialdia luzatzen die herritarrei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaroak 10, osteguna, 18:00etan

Insausti Jauregi aurreko “Oroimenean” eskulturaren ondoan bost  minutuko isilunea egingo da  

Bihar osteguna, azaroak 10, Oroimenaren Eguna ospatzeko Udalak bost minutuko elkarretaratze isilean parte hartzeko deialdia luzatzen die herritarrei. Udalak herritarrak eta erakunde eta eragile sozialen ordezkariak ekimenarekin bat egitera gonbidatu ditu.

Ekitaldia Insausti Jauregi aurreko lorategian izango da, 2007ko martxoan inauguratu zen “Oroimenean” eskulturaren ondoan, hain justu. Arratsaldeko 18:00etan izango da.

Bost minutuko isilunearen ostean, “Oroimenean” eskulturari lore eskaintza egingo zaio biktima guztien memorian. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut