Berriak Urola Ikastolaren eskaintza berria, elkarlanaren eredu

Urola Ikastolaren eskaintza berria, elkarlanaren eredu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6218Urola Ikastolan martxan da jada Erdi Mailako ziklo berria: “Mendekotasun egoeran dauden Pertsonentzako Arreta”. 18 ikaslek osatu dute lehen promozioa eta gaur goizean ikasleek eurek prestatu dute hamaiketakoa zikloaren aurkezpen ekitaldira hurbildutako guztientzat. Izan ere, mendekotasun egoeran dagoen pertsonen behar guztiei erantzuteko dira ikasketak eta beraz, sukaldaritza, higienea eta egunerokotasunean suerta daitezkeen bestelako abileziak eskuratuko dituzte ikasleek, esaterako, bonbilla bat nola aldatu, kalitatezko zaintzak eskatzen dituen gainerako konpetentzia guztiez gain. Zaintzaileen profesionalizazioa bermatuko du zikloak bailara mailan eta gainera, enplegua sustatzen lagunduko du lan eskaintzak badaudelako sektore horretan.

“Zeharo pozik” dagoela esan du Javier Zubizarreta alkateak. “Zeharo pozik nago ikusita guztion babesari eta elkarlanari esker lortu dugula ziklo hau martxan jartzea eta gainera, ikasle hauek lana izango dutelako eta horrek ere enplegu tasak hobetzen lagunduko duelako”. Aurrerantzean ere, sinergiak batzeko gonbitea luzatu du Zubizarretak.

Iraurgi Berritzenek lan sakona egin zuen 2012an ikastetxeekin, enpresekin, e.a. eta hausnarketa hartan ikusi zen formakuntza beharra zegoela mendekotasunaren inguruan. Erantzun bat emateko, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek bat hartu eta proiektua aurrera ateratzea lortu dute elkarlanean.

Aurkezpenean parte hartu dute Zubizarretaz gain, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak eta Urola Ikastolako ordezkariek, Alberto Izagirre zuzendariak eta zikloaren arduraduna den Iñigo Azkuek. 

IMG 6160

IMG 6235

IMG 6245

IMG 6141

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut