Berriak Udalak Guraso Eskola jarriko du martxan seme-alaben heziketan laguntzeko

Udalak Guraso Eskola jarriko du martxan seme-alaben heziketan laguntzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6118

Ongizate sailaren eskutik, bi ekimen aurkeztu dira seme-alaben heziketan eta drogamendekotasunaren prebentzioan lanean jarraitzeko. Denok ez diogu gatazkei modu berean aurre egiten eta “pertsona nortasunez janztea, egoera konplikatuak gainditu eta askatasunez bizi dadin, etengabeko lana egin behar da”, esan du Ongizateko zinegotzi Nekane Larrañagak. “Guraso garenok badakigu heziketa gero eta konplexuagoa dela eta profesionalen informazioa behar dugu jakiteko nola komunikatu, nola indartu nerabeen autoestimua eta nortasuna… Edozein gurasok du zertan hobetu”.

Testuinguru horretatik abiatuta, batetik Guraso Eskolak antolatu ditu Udalak eta bestetik,  droga mendekotasunari buruzko hitzaldi bat.

GURASO ESKOLA 2016 2017 1GURASO ESKOLA 12 8

Guraso Eskolak  emateaz Lahar elkargoa arduratuko da eta Jose Mari Izeta psikologoak zuzenduko ditu lan saioak. “Eskarmentu handiko psikologoa da Izeta” esan du Lahar elkarteko koordinatzaile Iñaki Aragónek aurkezpenean. “Adinaren arabera, bi talde osatuko ditugu. 6 eta 12 urte bitarteko gurasoei zuzendua bata eta 12 eta 18 urte bitarteko aita-amentzat bestea”.

Lehenengo taldearentzat saioak azaroaren 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1, 15 eta 22an izango dira. Elkargunean egingo dira 15:15etik 16:45era. Bigarren taldeari zuzendutako lan saioak ere egun berdinetan izango dira baina bi saio gehiago izango dituzte, azken hauek, urtarrilaren 12an eta 19an. Ordutegiari dagokionez, bigarren talde hau 17:00etatik 19:30era bilduko da.

“Gaurko gizartean –esan du Aragónek- gurasoen papera edo jarrera nolakoa den aztertuko da. Gurasoek baliabideak behar dituzte eta garrantzitsua da dituzten kezkak, beldurrak, partekatzea”. Haurren garapena, komunikazioa eta emozioak, gurasoen rola, nerabezaroan gurasoek duten papera, dependentziak eta arrisku berriak jorratuko dira, besteak beste.

Guraso Eskolan izena emateko azken eguna azaroaren 8a da. Udaletxean Ongizate sailean edota harreran eman daiteke izena eta doakoa da parte hartzea.

Esteban Perez terapeutaren hitzaldia

Izan Fundazioaren eskutik, Esteban Perez terapeutak “Drogekiko mendekotasuna: ondorioak eta konponbideak” hitzaldia emango du. Azaroaren 9an, Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean izango da. Herritar guztiei zuzendutako hitzaldia da.

Aurkezpenean izan da Izan Fundazioaren programen zuzendari Izaskun Sasieta. “Gipuzkoa Helburu (Proyecto Hombre) programan pertsonaren gaitasunean sinesten dugu, mendekotasuna gainditzeko gai da birgaitze integrala lortuz” .

Gaur egun, Gizakia Helburu programak 437 pertsona eta haien familiak artatzen ditu profil ezberdinetakoak. “Badaude baliabide ekonomiko edo familiarrik ez dutenak, gurasoek belarritik helduta eramaten dituzten gazteak, hogeitaka urterekin ikasketak bidean utzi dituztenak. Eta baita bikotekidearekin edo familiarekin laguntza eske etortzen direnak ere”.

Azkoitian 2015ean 10 lagunek parte hartu zuten Gizakia Helburu programan. Horietatik erdiak alkoholarengatik, anfetaminak eta kokainagatik gainontzekoak. 

Guraso Eskolak - informazioa

Hitzaldia

hitzaldia drogak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut