Berriak Haur antzerkia: Hansel&Gretel ipuin klasikoa Baztartxon taularatuko da larunbat honetan

Haur antzerkia: Hansel&Gretel ipuin klasikoa Baztartxon taularatuko da larunbat honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

HS Cartel A4 Glu Glu Producciones-ek “Hansel & Gretel” ipuin klasikoa antzerkira eraman du eta larunbat honetan, azaroaren 5ean, Baztartxo Antzokian izango da ikusgai arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak lehiatilan bertan egongo dira eskuragarri 4 eurotan. Galder Perezen zuzendaritzapean, ikuskizuna 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua da. 

Hansel&Gretel

“Grimm anaien ipuin klasikoa antzerkian. Hansel eta Gretel basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, beranduago jateko asmoz. Egokitzapen honek ohiko narrazioarekin bat egiteaz gain, gaur eguneko osagai eszenikoak eta musikalak eranzten dizkio familia osoarentzako antzezlanari.

Hansel eta Gretel familia txiro bateko neba-arrebak dira. Gretelek aitari zera gaizki entzungo dio: seme-alabak basoan abandonatuko ditu. Biharamunean, aitarekin batera basoan barrenean doazela, bidean harriak utziko dituzte etxerako buelta zein den jakiteko intentzioz. Baina harriak hartz zintzo bati emango dizkiote, animalia gaixoak ehiztariez defendatzeko behar baititu. Orduan, ogi-papurrak bidean jartzen hasiko dira. Baina honek ez du ezertarako balio, izan ere ogi-papurrak txoriek jango baitituzte. Iluntzen  denerako Hansel eta Gretel baso barrenean galduta egongo dira. Ipurtargia ezagutuko dute orduan, haien bihotzak eta ametsak argituko dituen izaki magikoa. Goizeko eguzkia agertzearekin batera txokolatezko etxea aurkituko dute. Pozez zoratzen jateari ekingo diote han bizi den emakume atsegin baten baimenaz. Baina atsegina zirudien hori, sorgin maltzurra da. Haurrak giltzapetuko ditu, lodiago daudenean jateko intentzioz. Ausardiaz eta argitasunaz baliatuta Hansel eta Gretelek ihes egin eta aitarekin basoan elkartzea lortuko dute”.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut