Berriak Azkoitiak udal-ordenantza kontinuistak onartu ditu orokorrean, familia ugarientzat zerga hobariak ezarriz

Azkoitiak udal-ordenantza kontinuistak onartu ditu orokorrean, familia ugarientzat zerga hobariak ezarriz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan eta zineko sarreretan deskontuak egingo zaizkie familia ugariei
  • Hobariak ezarriko dira ibilgailu hibridoentzat eta elektrikoentzat

Azkoitiko Udalak ordenantza kontinuistak onartu ditu 2017rako, irizpide gisa orokorrean gaur egun indarrean daudenak mantenduz. Azpimarratzekoa dira nobedade gisa familia ugariei aplikatuko zaizkien hobariak. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan %75 arterainoko kenketa egingo zaie, nahiz eta kopuru hori murriztu daitekeen autoaren zerga zaldien arabera.

Halaber, familia ugariei prezio murriztua egingo zaie zineko sarreretan, %20ko hobaria aplikatuz. Hau da, 5 euroko sarrera 4 euro ordaindu beharko dute. Halaber, ikuslearen eguneko edota haur zineko sarrera 3 euro denez, 2,50 euro ordainduko dituzte.

Ordenantzetan gehitu den beste nobedadea da ibilgailu hibrido eta elektrikoei ezarritako hobaria, %50eko eta %70eko deskontua egingo baitzaie ibilgailuen gaineko zergan. Ibilgailu jasangarrien erabilera sustatzeko neurria da.

Iazko irizpideari eutsiz, udal gobernuak biztanleko presio fiskala erdi mailan kokatu nahi izan du Gipuzkoako beste 20 udalerrik osatutako zerrendan. Baina herri askok oraindik ez dituzte tasak egokitu Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako azken ondasun higiezinen balio  katastralen  berrikuspenera eta ondorioz, ez da posible oraindik aipatu 20 herrien rankingean dagokion posizioa finkatzea.

Azkoitiak ekainean onartu zuen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) balio katastral berriak aintzat hartuta eta aurki etxe guztietan informazio zehatza jasoko da, aurreko eta egungo balio katastrala azalduz eta zegokion eta dagokion tipoa.

Bestalde, iaz Udalak etxe hutsei OHZ kentzea erabaki zuen eta 2017an berdin jarraituko du.

Uraren eta zaborraren tasak

Tasa gehienek ez dute aldaketarik jasango urarenak eta zaborrarenak ezik. Uraren kasuan kontsumoari dagokion tarifa altxa egingo da, eta aldiz, tarifa finkoak murriztu egingo dira. Kontsumoaren arabera, fakturak behera ere egin dezake.

Edonola ere, eta kontzeptu guztiak kontutan hartuta, ur etxetiarraren tasa batezbeste %2,3 igoko da eta ez etxetiarra, berriz, batezbeste %6,6 murriztuko da.

Udal tarifen eta Gipuzkoako Urak-ek aplikatzen dituen prezioak parekatzearen beharrari erantzuten dio doikuntza honek. Gipuzkoako Urak arduratzen da 2009tik uraren ziklo integrala kudeatzeaz eta orduan erabaki zen erakunde bien arteko tarifak 2020ra bitartean pixkanaka berdintzen joatea.

Zaborren kasuan %3ko igoera jaso da ordenantzetan, ezinbestekoa egungo estaldura maila mantentzeko. 2010etik hona GHK-k finkatzen duen isuriaren kostuak, hau da, Lapatx zabortegira zaborra botatzeagatik Udalak ordaindu beharrekoak, gora egin du eta aurreikusten den bilketa sistema berria merkeagoa izango den aren, tratamendua garestitu egin da eta horrek eragin du igoera.

Elkargunea

Elkargunearen kasuan egungo tarifak mantenduko dira.

Ohiko udal bilkura

Atzoko udalbatzan ordenantza fiskalen inguruko hiru puntu bozkatu ziren.

2017 ekitaldirako ordenantzen aldaketa EAJren aldeko botoekin eta EH Bildu eta Azkoitia Bai-ren kontrako botoekin onartu zen. PSE-EE abstenitu egin zen.

Ur hornikuntza, saneamendu eta azpiegituren tasak bozkatzerakoan aldeko botoa eman zuten EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik. PSE-EE abstenitu egin zen.

Elkargunearen tarifak EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu ziren. Azkoitia Baik kontrakoa eman zuen eta PSE-EE abstenitu egin zen.  

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut