Berriak "Nire negozioa martxan jartzeko, zer jakin behar dut?" ikastaroa, Iraurgi Berritzenen eskutik

"Nire negozioa martxan jartzeko, zer jakin behar dut?" ikastaroa, Iraurgi Berritzenen eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzen “NIRE NEGOZIOA MARTXAN JARTZEKO, ZER JAKIN BEHAR DUT?” ikastaroa eskainiko du Iraurgi Berritzenek, ideiaren bat buruan duten langabetuei zuzenduta, Lanzituz programaren baitan.

Ostegun honetan, hilaren 27an  goizeko 9:00etan, ikastaroaren aurkezpena egingo da Intsausti Jauregian. Bertan beren negozioa ireki duten bi ekintzaileren gogoetak entzuteko aukera izango da eta horren ondoren, formakuntzaren inguruan informazioa eskainiko da.

“NIRE NEGOZIOA MARTXAN JARTZEKO, ZER JAKIN BEHAR DUT?” ikastaroa azaroan hasiko da eta bertan parte-hartzaileek negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar dituzten pausuak ezagutuko dituzte. Hala nola, merkatu azterketa nola egin, negozioa ekonomikoki errentagarria izan daitekeen edo ez aztertu, finantziazioa nola aurkitu, irekitzerakoan bete behar diren tramiteak ezagutu eta lehenengo bezeroak nola aurkitu aztertuko dira, besteak beste.

Formakuntza dohainik izango da eta Azkoitiko Intsausti Jauregian emango da.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut