Berriak Demode Quartet-ek “Epa!” ikuskizuna dakar Azkoitira

Demode Quartet-ek “Epa!” ikuskizuna dakar Azkoitira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Larunbat honetan, urriaren 22an, 22:00etan, Baztartxo Antzokian

epa 1 Demode Quartet taldeak “Epa!” ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Baztartxon. Hitzordua 22:00etan izango da eta sarrerak aurrez Udaletxeko Kultura sailean 6 eurotan eskura daitezke. Leihatilan, berriz, 8 eurotan egongo dira salgai.

“Epa!” taldearen bigarren ikuskizuna da. Lehenengoak “Demode Quartet” zuen izenburutzat eta “a capella abestutako bertsioz beteriko antzerki ikuskizun bat zen, gainera pianoz, biolaz, gitarraz eta kaxoi flamenkoaz lagundutako abestiak ziren, koreografia eta elkarrizketa bitxiekin”. Oraingoan, diotenez, lehenengo ikuskizunaren gakoak mantendu dituzte baina “Areta Franklin, Queen edo Madona, Itoiz, Lertxundi edo Leterengatik ordezkatuta”.

Patxi Barcoren zuzendaritzapean, Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco dira interpreteak.

Taldeak 2010ean ekin zion bere ibilbideari eta ordutik Donostiako Zinemaldiaren edota Donostia-Europako Kultur Hiriburuaren ekitaldietan hartu du parte. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut