Berriak Gazteriak webgunea estreinatu du eta Elkarguneak badu jada APPa

Gazteriak webgunea estreinatu du eta Elkarguneak badu jada APPa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5609

Herritarrek informazioa modu erraz, azkar eta erakargarrian eskura dezaten beste urrats bat eman du Azkoitiko Udalak egungo teknologiez baliatuz. Batetik, Gazteria sailak webgunea eraberritu du eta bestetik, Elkarguneak aplikazio bat garatu du bertako aktibitatearen berri zabaltzeko xedez. Elkargunearen webgunean ere aldaketak egin dira agenda lehenetsiz.

Sonia Vázquez zinegotziarekin batera aurkeztu dituzte nobedadeak Pello Larrañaga Gazteria teknikariak, Ester Sudupe zerbitzuen koordinatzaileak eta erramintak garatu dituzten Elkarmedia enpresako Jose Antonio Sudupek, Mari Pirisek eta Sergio Pérezek.

Gazteriaren webgunearen kasuan hiru zerbitzuak (http://www.gazteriazkoitia.eus) webgune bakarrean jasotzea zen helburu nagusia, webgune bakarrean bilduz Abarketatxo Ludoteka, Artxamendi Topalekua eta GIB. Webgunean protagonismo handia eman zaie albisteei eta sare sozialei. Itxura erakargarria izateaz gain, responsive diseinua du eta beraz, gailu guztietan ikusteko egokitua dago.

Elkarguneako APPak, berriz, erreserbak erraz egiteko aukera emateaz gain, ekitaldiak poltsikoan eskuragarri jarri ditu. APPa sortzearen ondorioz Elkargunearen webguneari ere aurpegi aldaketa egin zaio hainbat egokitzapen eginez.

Jendeari aplikazioa erakargarria suertatzeko sare sozial bat ere sortu dute Elkarguneako bazkideek informazioa partekatzeko. Erabiltzaileen artean taldeak sor daitezke jarraitzaileak osatuz eta batek areto bat erreserbatzen badu edota ikastaro batean izena eman, jarraitzaileek informazio hori ikusiko dute elkarren artean interakzioa ahalbidetuz.

APPak Elkarguneako informazioaz gain, Gazteriarena ere bilduko du. Oraingoz Android mugikorrentzat deskarga daiteke baina egun batzuk barru guztientzat egongo da prest.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut