Berriak Transmisioa bermatzeko asmoz bailarako Bertso Eskola sortu du Erniarraitz Elkarteak

Transmisioa bermatzeko asmoz bailarako Bertso Eskola sortu du Erniarraitz Elkarteak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5598

Erniarraitz Bertso Elkarteak bailarako Bertso Eskola sortu du haur eta helduentzat Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen laguntzarekin. Helburua bertsozaletasuna sustatzea da, horretarako transmisioa. “oinarririk sendoena”, bermatuz. Udaletxean aurkeztu dute ekimena elkarteko kideek eta adierazi dutenez jada 60 bat laguneko taldea dute eskolan.

Elkartea ez da gaur jaioa. 2000. urtean ekin zion lanari baina azken urteetako hausnarketaren ondoren, susperraldi bat ematea erabaki dute kideek. “Ikastetxe bakoitzak du bere bertso eskola baina azkenean geto gisa funtzionatzen dute eta guk zabalkundea bermatu nahi dugu, bertso eskolak herriratu”. Horrek “lan profesionalago” bat eskatzen duelako, bizpahiru urteko eztabaida eta gero, haur eta helduentzat eskola sortu dute. Azpeitian eta Azkoitian emango dituzte eskolak baina Errezilera zabaltzen ere ahaleginduko dira.

Arduradunen esanetan, Bertso Eskola ez da ordubeteko clase batera mugatzen. “Haratago doa. Asteburu pasa egingo dugu, meriendak, eskolarteko txapelketak…”. Hitzekin eta hizkuntzarekin jolasteko gonbitea luzatzen du Erniarraitzek, egungo gailuen klik-etatik ihesaldi bat proposatuz.

Ordutegiak eta izen-ematea

Azkoitian jada hasita daude eskolak ematen. Kultur Etxean izaten dira. Umeen bi talde asteartetan ibiltzen dira 17:15etik 19:00etara. Hirugarren taldea, berriz, asteazkenetan 17:15etik 18:15era.

Helduentzat eskolak asteartetan dira 20:00etatik 21:00etara.

Izena eman nahi duenak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatzi dezake.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut