Berriak Udalak bi peoi eta administraria kontratatuko ditu Lanbideren Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan

Udalak bi peoi eta administraria kontratatuko ditu Lanbideren Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo lanbide Azkoitiko Udalak hiru langabetu kontratatuko ditu Lanbidek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2016 ekitaldian bideratuko dituen diru-laguntzei esker. Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, Azkoitiko Udalak egingo dituen kontratazio horiek –bi peoi eta administrari bat- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jaso dute, xede horretarako diru-laguntza jaso duelarik Udalak.

Enplegu eskaintzak urriaren 14tik –bihartik- 21era argitaratuko ditu Lanbidek aipatu enplegu eskaintzak eta beraz, interesatuek epe horren barruan aurkeztu beharko dituzte lan-eskaerak LANBIDEN.

Kontratuak aldi baterakoak izango dira eta sei hilabeteko epea izango dute.

Peoien kasuan, besteak beste, mendietako sasiak eta bideak garbitzeaz, seinaleak jartzeaz edota iturriak konpontzeaz arduratuko dira. Hautagaitza aurkezteko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte interesatuek:

            -Eskolaritate ziurtagiria izatea

            -Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzea

            -Igeltsero ofizial gisa, urtebeteko esperientzia izatea gutxienez

            -Ahozko euskara maila altua izatea

            -Langabetua izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan-eskatzaile  moduan

Administrari postua eskuratzen duenaren lana, berriz, bailarako natur-baliabideak balioan jartzeko herri bideen inbentarioa osatzea izango da. Ondorengo baldintzak bete beharko ditu eskatzaileak:

            -Zuzenbidean edota Enpresen Administrazio Zuzendaritzan gradua edo   lizentziatura izatea

            -Euskara: 3. HE edo baliokidea izatea

            -Informatika ezagutzak: Word, Excel, Access…

            -35 urtetik beherako emakumea izatea

            -Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan eskatzaile moduan

            -Inbentarioak egiten edo antzeko zereginetan eskarmentua izatea

            -Katastroaren ezagutza izatea

Lanbiden ondorengo eskaintza zenbakiekin argitaratuko dira lanpostuak:

Peoia: 162016009438

Administraria: 162016009448

Ikusi xehetasunak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut