Berriak Berdintasun Planaren ebaluazioa egiteko parte hartze bilera

Berdintasun Planaren ebaluazioa egiteko parte hartze bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urriak 17, astelehena, 18:00etan, Elkargunean

Azkoitiko Udalak emakume eta gizonen I.Berdintasun Plana 2011. urtean jarri zuen martxan. Bost urteko indarraldiaren ostean, plan honek emandakoaren  inguruko ebaluazioa egingo da.

Azken bost urteotan Azkoitian emakumeen eta gizonen berdintasunera bidean eginiko ekintzak identifikatu, baloratu, eta aurrera begira eman beharreko pausuak zehaztu nahi dira.

Horretarako, udal teknikari eta politikariekin eginiko saioez gain, Azkoitiko talde eta norbanakoen ikuspuntua jaso nahi da, ebaluazioa osatzen lagunduko duelakoan.

Horrela, Udalak Elkargunean burutuko den bilerara deitzen ditu herritarrak.

            Eguna: urriak 17, astelehena

            Ordua: 18:00

            Tokia: Elkargunea (Oteiza gela)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut